Elisabeth Guttenberger

Elisabeth Guttenberger (Alemania, 1926ko otsailaren 6a2024ko martxoaren 25a) Auschwitz-Birkenau-tik bizirik atera zen emakume ijitoa.

Elisabeth Guttenberger
Bizitza
JaiotzaStuttgart1926ko otsailaren 6a
Herrialdea Alemania
 Weimarko Errepublika
 Mendebaldeko Alemania
Talde etnikoaSintia
Heriotza2024ko martxoaren 25a (98 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak

Biografia

Elisabeth Guttenberger Stuttgart-en hazi zen sinti familia batean. Bere aitak instrumentuak saltzen zituen eta 1936an Munich-era mugitu ziren. 1935koko Nurembergeko Lege arrazialek familiaren bizimodua hankaz gora jarri zuen, Elisabeth-i eskolara joatea galarazi zioten, ondoren bortxazko lana ezarri zioten arma fabrika batean.[1]

1943an atxilotua eta Auschwitz-Birkenau-era eramana bere familiarekin. Han egon eta sei hilabetera atxilotuen kudeaketarako ofizinan jarri zuten lanean, non "liburu nagusia" eraman behar zuen, hau da, espetxeratutako gizon ijito guztien erregistroa.[1] Ravensbrück-era aldatu zuten, 1944ko abuztuaren 1ean, ijitoen kanpua itxi eta egun bat arinago. [2]

Fráncforten egin ziren Auschwitz-eko epaiketetan testigantza eman zuen eta naziak kondenatzeko balio izan zuen, epaiketan ezinbestekoak izan ziren atxilotutako gizon sinti eta romani-en erregistro liburuak.[1][2] Alemaniak lehenengoz onartu zuen Samudaripen-en (Porraimos).erantzukizuna zuela.[2][1]

Elisabeth Guttenberger Bigarren Mundu Gerratik bizirik atera zen, baina Auschwitz-Birkenau kanpuan 30 senidetik gora galdu zituen.[1][3]

Aitortzak

Silvia Agüerok Resistencias Gitanas (2020) liburuan Elisabeth Guttenberger-en istorioa kontatzen du.[3][4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak