Elisabeth Larena

aktore espainiarra

Elisabeth Larena (Bilbo, 1986ko otsailaren 22a - ) bizkaitar aktorea da, zineman eta telebistan aritutakoa.[1]

Elisabeth Larena
Bizitza
JaiotzaBilbo1986ko otsailaren 22a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

elisabethlarena.es
IMDB: nm3496335 Twitter: ElisabethLarena Instagram: elisabethlarena LinkedIn: elisabeth-larena-41752952 Edit the value on Wikidata
"Cuéntame cómo pasó" seriean Luchi pertsonaia izan zen

Biografia

Txikitatik aktore izan nahi zuen. Familian ez du aurrekaririk mundu horretan, bera da lehena… Hasieran arraroa egiten zitzaien, baina gero familia oso lagungarria izan da, batez ere une txarretan, beti animatu dutelako borrokatzen bere ametsak lortzeko. Interpretazioa ikasi zuen Bilbon, eta ordutik hainbat fikziotan parte hartu du.[1]

Lan ibilbidea

Telebistako lehen papera Telemadrid-en eskutik etorri zitzaion “Dos de Mayo” seriean, non Casilda jostuna interpretatzen zuen. Ondoren, Homicidios, Hospital Central edo Carlos rey y emperador lanetan parte hartu du, baina bereziki gogoratzen dute "Cuentame cómo pasó" seriean hamabost kapitulutan egin zuen Luchiren pertsonaiagatik.[1]

Bolada txarren bat izan du, lanbide horretan aritzen diren guztiek bezala, baina gehienetan lanak kateatu ditu. Hainbat telesailetan parte hartu zuen: “La Pecera”, “Homicidios” edo “Isabel”. David Victoriren No matarás lanean, Dani (Mario Casas)[1] protagonistaren ahizpa, Lauraren papera bete du. Bere pertsonaia, Laura, abokatu profesionala eta langilea da, baina aldi berean oso ezaguna. Nortasun sendokoa da, eta bere ingurukoei eusten die, oso paper interesgarria izan da.

2021eko apirilaren 8an Chloearen rola izan zuen " Servir y proteger".[2]

Antzerkian gutxi lan egin du, baina interes berezia dut. Edozein aktorerentzat oso aberasgarria delakoan dago.[1]

Amerikako esperientzia

Kasualitatez hasi zen, Espainian egindako casting batengatik, eta han lanak kateatzea lortu zuen. Esperientzia interesgarria izan zen, eta, maila profesionalean, oso modu garrantzitsuan hazi zen: beste lan egiteko modu bat, beste kultura bat, ezagutu zuen eta. Oso aberasgarria izan zen bai alderdi profesionalean bai pertsonalean.

Serie amerikar batzuetan lan egin zuen, hala nola “The Avatars” edo “Vox Influx”. Lost Girls & Love Hotels-en parte hartu zuen, izen bereko eleberrian oinarritua. Ez du baztertzen Amerikara itzultzea. Bere ustez, profesional batek behar adinako ikuspegia izan behar du proposamen interesgarriak sortzen diren tokian lan egiteko, bai norbere herrialdean bai kanpoan.[1]

Zuzendari lanak

Elizabeth Larenaren alderdi ezezagun bat zuzendaritzarekiko interesa da. Betidanik erakarri duen zinemaren zati bat da. Hainbat film labur zuzendu ditu, eta etorkizunean ez du baztertzen film luze bat zuzentzen saiatzea. Zuzendaritza izugarri interesatzen zaio, beti begiratzen du parte hartzen duen lanetan eta zuzendariengandik ikasten saiatzen da proiektu guztietan. Lan liluragarria iruditzen zaio.

Baditu gustuko hainbat zuzendari. Asko gustatzen zaio Paolo Sorrentino filmei inprimatzen dien estetika mediterraneoagatik. Oso italiarra delakoan dago, agian gurasoen lanaren ondorioz Venezian bizi izan baitzen urte batzuetan. Espainian Rodrigo Sorogoyen miresten du, historia kontatzeko moduagatik eta ematen dion erritmo bereziarengatik , ikuslea filmean sar dadin. Isabel Coixet ere bai, eta beste asko talentudun jende ugari baitago.[1]

Filmografia

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaiaZuzendariaOharrak
2020Lost Girls & Love HotelsAliceWilliam OlssonKendutako eszenak
No matarásLauraDavid Victori
2021Balas y Katanas[3]AnikaNacho Serapio

Telebista

UrteaIzenburuaPertsonaiaKateaOharrak
20082 de mayo, la libertad de una naciónCasildaTelemadrid18 atal
2010La pecera de EvaAlba SorolloTelecinco10 atal
2011HomicidiosJulia MolinosTelecinco2 atal
Hospital CentralPatricia OleaTelecinco1 atal
MarasPaulaAntena 3Telebistako filma
2012IsabelAnaTVE1 atal
2013The AvatarsJudyDisney Channel1 atal
2014Vox InfluxKazetari alemanaInternet1 atal
2014-2018The GoddaughterMikaela corleoneYoutubeWebseriea
2016Carlos, rey emperadorMaría InfantaTVE4 atal
2016-2017Cuéntame cómo pasóLuchiTVE15 atal
2018Vivir sin permisoOliviaTelecinco / Netflix1 atal
2021Servir y protegerChloeTVE6 atal
2022Intimidad[4]IdolaNetflixElenko nagusia

Antzerkia

  • Quien lo probó lo sabe (2008) - Eduardo Navarrorena, Lola pertsonaia
  • Los desterrados de la calle Montera (2009) - Mario Bolañosena, Ana pertsonaia

Iragarkiak

  • Chevrolet (AEB, Canadá eta Méxicorako)
  • Bad Night (Álex de la Iglesia)

Erreferentziak

Kanpo estekak