Eloísa Mafalda

aktore brasildarra

Mafalda Theotto, Eloísa Mafalda izengoitiaz ezagunagoa, (Jundiaí, 1924ko irailaren 18aPetrópolis, 2018ko maiatzaren 16a) brasildar aktorea izan zen.

Eloísa Mafalda

Bizitza
JaiotzaJundiaí1924ko irailaren 18a
Herrialdea Brasil
BizilekuaPetrópolis
HeriotzaPetrópolis2018ko maiatzaren 16a (93 urte)
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0535527 Rottentomatoes: celebrity/eloisa_mafalda Edit the value on Wikidata

Bizitza

Eloísa Mafalda 1960an

Jundiaín jaio zen 1924an eta italiarren biloba zen. 1940an, haren gurasoak dibortziatu ziren. Amari etxea mantentzen laguntzeko, Mafaldaren neba, Oliveira Neto, São Pauloko Tupi eta Difusora irratietako esatari bihurtu zen, eta Mafalda jostun lanetan hasi zen. Handik denbora batera, lan bat lortu zuen Emissoras Associadasen bulegoan. Han Alice Waldvoguel alemaniarra ezagutu zuen, zeinak arte eszenikoak eta antzezpena irakatsi zizkion[1].

Mafaldaren ibilbide artistikoaren hasiera kasualitatez gertatu zen. Oliveira Neto Tupi-Tamoiora joan zen, Rio de Janeirora. Arreba konbentzitu zuen irrati-antzerki proba bat egiteko. Onartua izan zen eta Eloísa Mafalda izen artistikoa hartu zuen. Rádio Nacionaleko irratsaioetan hasi zen lanean. Gero TV Paulistara joan zen, eta bertan egon zen, katea TV Globori saldu zioten arte. Globon, paper nabarmenak izan zituen, hala nola, Nenê andrea A Grande Famílian, Maria Machadão Gabrielan, Mariana andrea Paraíson, Gioconda Pontes Pedra sobre Pedran, Manuela Mulheres de Areian eta Pombinha Abelha andrea Roque Santeiron[1][2].

1950ean zineman egin zuen debuta Somos Dois filmean, eta 1965ean antzerkian, Wuthering Heights (O Morro dos Ventos Uivantes)-en egokitzapenean[3].

Urte askotan Alzheimerren gaixotasunarekin[2] eta izterrezurraren hausturaren ondorioekin bizi izan zen[4].

2018ko maiatzaren 16an hil zen Petrópolis hirian, non bizi zen alabarekin, eta Jundiaín lurperatu zuten[5].

Bizitza pertsonala

1958 eta 1961 artean, Miguel Teixeirarekin ezkonduta zegoen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen, Míriam eta Marcos[1]. Dibortzioaren ostean ez zen berriro ezkondu. Bi biloba eta bi birbiloba izan zituen[5].

Lanak

Eloísa Mafalda Pigmalião 70 telenobelan (1970)

Telebista

UrteakIzenburuaPertsonaiaOharrak
1965O ÉbrioHeloísa
1968A Grande MentiraElvira andrea
1969A Cabana do Pai TomásEmily
1970Pigmalião 70Ester
A Próxima AtraçãoDinorá
1971Caso EspecialAtal batean: "Nº1"
Bandeira 2Zulmira
O CafonaMargarida
1972Caso Especial, Meu Primeiro BaileElza
O BofeGonzaguinha
A Grande FamíliaIrene Silva (Dona Nenê)
1975GabrielaMaria Machadão
O GritoSocorro
1976SaramandaiaMaria Aparadeira Moreira
1977LocomotivasJoana
O AstroConsolação andrea
1978Pecado RasgadoZoraide
1980Água VivaIrene Fragoso Neves
Plumas e PaetêsZeni
1981BrilhanteEdite Pereira
1982ParaísoMariana Gomes andrea
1982-1983Caso VerdadeBi ataletan: "O Menino do Olho Azul" eta "O Bloco do Boicote Está na Rua"
1983ChampagneAdélia
1984Corpo a CorpoGuiomar Motta
1985O Tempo e o VentoArminda Terra
Roque SanteiroAmbrosina Abelha andrea (Pombinha andrea)
1986HipertensãoGioconda
1987Expresso BrasilMaria Machadão / Ambrosina Abelha andrea (Pombinha andrea)
1988Vida NovaJandira
1989O Sexo dos AnjosFrancisquinha Barata
1990A, E, I, O... UrcaDamásia andrea
Delegacia de MulheresCeleste
ArapongaZuleide
1992Pedra Sobre PedraGioconda Pontes
1993Mulheres de AreiaManuela
1994A Madona de CedroEfigênia
1994-1996Você DecideHitu ataletan: "A última chance", "Veneno Ambiente" eta "Sangue no Araguaia"
1996A Vida como Ela É...Atal batean: "O Único Beijo"
Quem É Você?Kitty
1997Por AmorLeonor Batalha
1998Meu Bem QuererDelfina andrea
Hilda FuracãoClotilde
LabirintoSarita
1999Você DecideHiru ataletan: "Madame Sussu", "Robin Hood Aposentado" eta "O Terceiro Homem"
2000Aquarela do BrasilMargarida
2001Brava GenteInxirida andreaBi ataletan: "Arioswaldo e o Casamento de sua Velha Mãe Centenária" eta "O Natal de Arioswaldo"
Porto dos MilagresCeleste Marimbás
O CloneNeuza andrea, Jaderen bizilaguna
2002Brava GenteClara andreaAtal batean: "O Enterro da Cafetina"
O Beijo do VampiroCarmem andrea

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaia
1950Somos DoisIdazkaria
1973Os MansosArmandoren ama
1974O Mau-CaráterConstança
1976O Ibraim do SubúrbioDinorah
1990Beijo 2348/72Ostatuaren jabea
1998Simão, o Fantasma TrapalhãoLucélia

Antzerkia

UrteaIzenburua
1965O Morro dos Ventos Uivantes
1974O Ministro e a Vedete
1978Lá em Casa, é Tudo Doido

Erreferentziak

Kanpo estekak