Emilia Bernal

Poeta kubatarra

Emilia Bernal Agüero (Nuevitas,Camagüey, Kuba, 1884ko maiatzaren 8aWashington, Estatu Batuak, 1964ko abenduaren 20a) poetisa kubatarra izan zen, eta beste genero batzuk ere landu zituen, hala nola saiakera, itzulpena eta nobela autobiografikoa.[1]

Emilia Bernal

Bizitza
JaiotzaNuevitas (en) Itzuli1884ko maiatzaren 8a
Herrialdea Kuba
HeriotzaWashington1964ko abenduaren 20a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lan nabarmenak

Bizitza

Nuevitasen (Camagüey probintzian) jaio eta hazi zen, ama maistra zuen herrian. 1895eko gerraren ondoren, familiak Santo Domingora emigratu behar izan zuen tarte labur batez, baina laster itzuli zen Kubara, Habanan bizitzera. Hainbat egunkaritan kolaboratuz hasi zen ezagutzera ematen. Bizitza gehiena atzerrian eman zuen, Amerikan eta Europan zehar bidaiatuz. Espainian, Ikasleen Egoitzatik igaro eta Granadara joan zen, Manuel de Falla ezagutu zuen lekura.[2] Mallorcako Llorenç Villalongarekin harremana izan zuen, bi idazleen arteko adin eta prestakuntza desberdintasunak islatzen zituzten lanak inspiratu zizkion.[3]

Bere izena daraman Fundazioak urtero ematen du «Emilia Bernal literatura saria».

Lanak

  • Alma errante (1916)
  • ¡Cómo los pájaros! (1922)
  • Poesías inéditas (1922)
  • Layka Froyka; el romance de cuando yo era niña (nobela autobiografikoa, 1925, 1931)
  • Vida (poesía, 1925)
  • Cuestiones cubanas (prosa, 1928)
  • Exaltación (1928)
  • Martí por sí mismo (prosa, 1934)
  • Negro (poesía, 1934)
  • América (1937)
  • Ensayo sobre el problema de la raza negra en Cuba (saikera, 1937)
  • Sentido (prosa, 1937)
  • Sonetos (1937)
  • Mallorca (poesia, 1938)

Erreferentziak

Kanpo estekak