Erik Berganza

euskal abeslaria

Erik Berganza, izen artistikoa Abereh (Balmaseda, Bizkaia, 1989ko abuztuaren 1a) abeslaria da. Gaur egun, Iruñean (Nafarroa Garaia) bizi da, eta AEKn irakasle aritzen da.

Erik Berganza

Bizitza
JaiotzaBalmaseda1989ko abuztuaren 1a (34 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea
Genero artistikoapunk
folk rock
Musika instrumentuaahotsa
baxua
gitarra akustikoa

Youtube: UCEudfQ-a0mvUA8Kz9XJacMw Bandcamp: abereh Discogs: 7236539 Musikasten: abereh Edit the value on Wikidata

Bizitza

Besteak beste, Hartzak Blues Band eta Estricalla taldeetan aritu ondoren bakarkako bideari ekin dio eta proiektuari Abereh izena eman dio[1][2]. Asteburu askotan, Euskal Herriko edozein areto txikitan, haren emanaldiaz gozatzeko aukera egoten da.[3] [4] 2020ko uda bukaeran, adibidez, Geltokik antolatutako SNnatoki zikloan aritu zen.[5]

2021ean, Joan-etorrian diskoaren aurkezpen birarekin jarraitzen du. [6] [7] Onki Xin taldeak kaleratu duen 'Hikikomori' lanean ere kolaboratu du. Abereh,baxua jotzen jarri dute; Fernando Sapo taldekidea da Estricallan, aspaldiko ezaguna, eta Kreuzzberg kanta «rock doinuz jantzi du».[8]

Orkartz (Azpeitia) du areto kutuna.[9] Abeslari bat aukeratu beharko balu, Chris Pureka bakarlaria hautatuko luke.

2022ko uda amaieran argitaratu diren berriei segika, taldeko jardunera ere itzuli da, Estricalla musika taldearen errautsetatik jaio den Bazka taldean baitago. Lehen diskoa ondu dute: 'Basoaren ilunean dantza'. Erik baxu jotzailea da taldean. [10][11][12]

Diskografia

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • «Abereh» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).


Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.