Errupia

Artikulu hau Diru unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rupia (argipena)».

Errupia Indian, Sri Lanka, Pakistanen, Nepalen, Maurizion, Seycheleetan, Indonesian eta Maldivetan erabiltzen den diruaren izena da. Indian, Pakistanen eta Indonesian ehun paisatan bana daiteke, eta Nepalen lau suka edo bi mohorretan.

Errupia erabiltzen den herrialdeak.
1887 errupia, Britainiar Raj, Victoria. Zilar.
1902 errupia, Ekialdeko Afrika Alemana, Gilen II.a. Zilar.

Etimologia

Errupia hitza rūp edo rūpā hitzetatik dator, sanskritoko zilarra. Hortik eratorri zen rūpyakam, "zilarrezko txanpon". Horrela deitu zen lehenengo txanpona Sher Shah Surik 1540tik 1545 bitarte sortu zuen dirua izan zen[1].

Hainbat errupia

Gaur egungoak

Zaharrak

  • Ekialdeko Afrikako errupia, Ekialdeko Afrika Britainiarrean zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Errupia afganiarra, Afganistanen zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Errupia birmaniarra, Birmanian zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Errupia zanzibartarra, Zanzibarren zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Frantziar Indiako errupia, Frantziar Indian zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Golkoko errupia, Persiar Golkoko eta Arabiar penintsulako zenbait lurraldeetan zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Hyderabadeko errupia, Hyderabadeko Estatuan zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Lehen errupia maldivarra[2], Maldivetan zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Portugaldar Indiako errupia, Portugaldar Indian zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Somalia Italiarreko errupia, Somalia Italiarrean zirkulazioan zegoen dibisa.
  • Travancoreko errupia, Travancoreko Erreinuan zirkulazioan zegoen dibisa.

Erreferentziak

Kanpo estekak