Eskoziako geografia

Eskoziak 81.610 km²-ko hedadura du. Iparraldetik hegoaldera 441 km luze da eta ekialdeko kostatik mendebaldekora 39 eta 248 km. arteko zabalera du. Bi zonalde geografikotan banaturik dago: Highlands-ak eta Lowlands-ak. Horrekin batera, Shetland, Orkney eta Hebrida uharteak ere Eskoziaren parte dira.

Eskoziako mapa orografikoa.

Kokapen geografikoa

Eskoziak Britainia Handiko uhartearen goikaldeko herena hartzen du, europar kontinentearen ipar-ekialdean. Denera, 78.772 km²-ko eremuan hedatzen da.[1] Eskoziaren lur-muga bakarra hegoaldean Ingalaterrarekin lotzen duena da eta 96 km ingurutan hedatzen da, ekialdeko kostaldeko Tweed ibaitik mendebaldeko Solwayko fiordora. Ozeano Atlantikoak Eskozia iparraldetik mendebalderuntz ingurantzen du, Ipar Itsasoa berriz bere ekialdean kokatzen delarik. Irlanda Eskoziako Kintyre penintsulatik 30 km-tara dago, aldiz Norvegia Eskoziatik 400 km ipar-ekialderuntz dago, Feroe uharteak 310 km-tara eta Islandia berriz 798 km ipar-ekialderuntz. Eskoziako erdigune geografikoa, ohituraz, Badenochen dagoen Newtonmore herritik kilometro gutxitara dago, jendetsuenak diren eremuetatik iparraldera, halere honi buruzko iritzi ezberdinak daude, neurketak egiten diren eraren arabera, edota eskoziar uharteak kontuan hartzen diren ala ez.

Historia

Gaur egungo Eskoziako eremuaren hedadura 1237ko Eskozia eta Ingalaterraren arteko Yorkeko Akordioa eta [2] eta 1266ko Eskozia eta Norvegiaren arteko Pertheko Akordioaren berdintsua da.[3] Salbuespen batzuk ere badaude: antzina eskoziar lurraldea zen Man uhartea, orain Britainiar Koroaren Menpekoa da; XV. mendean Orkadak eta Shetland uharteak Norvegiari erosiak izan ziren;[1] aldiz Atlantikoan kokatzen den Rockall uhartetxo harritsua lehenik Erresuma Batuaren eskuetara igaro zen eta 1972ko Rockall Uharteko Akordioaren ostean Eskoziaren jabego bilakatu zen.[4][5] Halere, Irlanda, Danimarka eta Islandiaren aldetik Eskoziaren bereganatze honen legalitatea eztabaidan jarri da, eta nazioarteko zuzenbideari dagokionez ziurrenik eraginik ez du izango.[6][7]

Uharteak

Sakontzeko, irakurri: «Eskoziako uharteen zerrenda»

Eskoziak 790 uharte baino gehiago ditu, lau talde nagusitan banatuta: Shetland, Orkney, Barruko Hebridak eta Kanpoko Hebridak.

Hauexek dira uharterik handienak:

#UharteaEskoziako gaelerazAzalera (ha)Populazioa (biz)Altuera (m)Uhartedia / Eremua
1Lewis eta HarrisLeòdhas agus na Hearadh217.89821.031799Kanpoko Hebridak
2SkyeAn t-Eilean Sgitheanach165.62510.008993Barruko Hebridak
3Mainland (Shetlandak)Mòr-thìr (Sealtainn)96.87918.765450Shetlandak
4MullMuile87.5352.800966Barruko Hebridak
5IslayÌle61.9563.228491Barruko Hebridak
6Mainland (Orkadak)Mòr-thìr (Arcaibh)52.32517.162271Orkadak
7ArranEilean Arainn43.2014.629874Clydeko fiordoa
8JuraDiùra36.692196785Barruko Hebridak
9Hegoaldeko UistUibhist a Deas32.0261.754620Kanpoko Hebridak
10Iparraldeko UistUibhist a Tuath30.3051.254347Kanpoko Hebridak

Mendiak

Ben Nevis mendia, Eskozia eta Erresuma Batu osoko mendirik altuena da.

#IzenaAltueraIrudia
1Ben Nevis1.344 m.
2Ben Macdhui1.310 m.
3Braeriach1.296 m.
4Cairn Toul1.291 m.
5Sgor an Lochain Uaine1.258 m.
6Cairn Gorm1.244 m.
7Aonach Beag1.234 m.
8Càrn Mòr Dearg1.220 m.
9Aonach Mòr1.218 m.
10Ben Lawers1.214 m.

Aintzirak

Lomond aintzira Britainia Handiko aintzirarik handiena da azaleraz eta Ness aintzira aldiz ur gehien daukana.

#UharteaIngelesez, Eskoziako gaelerazAzaleraIrudia
1Lomond aintziraLoch Lomond, Loch Laomainn71'1 m².
2Ness aintziraLoch Ness, Loch Nis56'4 m².
3Awe aintziraLoch Awe, Loch Obha38'5 m².
4Maree aintziraLoch Maree, Loch Ma-ruibhe28'6 m².
5Morar aintziraLoch Morar, Loch Mhòrair26'7 m².
6Tay aintziraLoch Tay, Loch Tatha26'4 m².
7Shin aintziraLoch Shin, Loch Sìn22'5 m².
8Shiel aintziraLoch Shiel, Loch Seile19'6 m².
9Rannoch aintziraLoch Rannoch, Loch Loch Raineach19'1 m².
10Ericht aintziraLoch Ericht, Loch Eireachd18'7 m².

Ibaiak

Ibaiak nahiko laburrak dira, luzeena ez baita 200 km-tara iristen. Hona hemen luzeenak:

#UharteaEskoziako gaelerazLuzeraIbai ahoaIrudia
1Tay ibaiaAbhainn Tatha193 km.Tayko fiordoa, Ipar itsasoa
2Clyde ibaiaAbhainn Chluaidh176 km.Clydeko fiordoa, Ozeano Atlantikoa
3Tweed ibaiaAbhainn Thuaidh156 km. Berwick-upon-Tweed, Ipar itsasoa
4Dee ibaiaUisge Dhè140 km.Aberdeen, Ipar itsasoa
5Don ibaiaAbhainn Dheathain131 km.Aberdeen, Ipar itsasoa
6Nith ibaiaAbhainn Nid112 km.Solwayko fiordoa, Irlandako itsasoa
7Spey ibaiaUisge Spè107 km.Morayko fiordoa, Ipar itsasoa

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak