Shetlandak

Shetlandak edo Shetland uharteak[1] (ingelesez eta eskozieraz: Shetland Islands; antzinako eskandinavieraz: Ȝetland edo Hjaltland; Antzineko gaeleraz Innse C[h]ait eta gaur egungo Eskoziako gaeleraz: Sealtainn) Ipar Itsasoan daude kokatuta, Eskozia eta Norvegiaren artean. Administratiboki, eskualde eskoziarra da 1472ko otsailaren 20tik. Hjaltland izen zaharra zen.

Shetlandak
Shetland Islands
Sealtainn
Shetland Islands

flag of Shetland (en) Itzuli
ScotlandShetlandIslands.png
Geografia
HiriburuaLerwick
60°9′15″N 1°8′55″W
Azalera1.466
Punturik altuenaRonas Hill (en) Itzuli
Administrazioa
LegebiltzarraShetland Islands Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria23.210 (2012)
220 (2018)
Dentsitatea15,81 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa
Ordu eremua
shetland.gov.uk

1466 km2-ko azalera dauka eta 2012ko erroldaren arabera 23.210 biztanle ditu. Uhartedi honek Lerwick du hiriburu eta burgu bakar.

Historia

Shetlandak VIII. eta IX. mendeetan kolonizatu zituzten bikingoek. XIII. mendetik aurrera Shetlandekiko Eskoziako erregeen interesa piztu zen, XV. mendean Orkadetako Stewart familiak eskuratu zituen baina hauek kartzelatzean 1609an Eskoziako koroak bere gain hartu zituen uhartedi biak.

Hurrengo mendeetan merkataritza nabarmen bultzatu zen, itsasbideen pausaleku bihurtu baitzen ingeles, alemaniar eta eskandinaviarrentzat. XVIII. mendean Napoleondar Gerretan borrokatzeko Royal Navy itsas armada britainiarrak 3.000 shetlandar hartu zituen baina oso gutxi itzuli ziren. 1861 eta 1881 artean 8.000 pertsonak emigratu ere egin zuten eta XIX. mende bukaerarako uhartediaren %90a 32 pertsonen esku zegoen. 1880an arrantzaren industriak bultzada ekonomiko berria eman zien uharteei.

Lehen Mundu Gerran ere Shetlandek paper garrantzitsua jokatu zuten. Gurutzatuen 10. eskuadroiak bertan hartu zuen egoitza eta 1917an 4.500 itsasontzi atera ziren Lerwicketik konboien eskolta lanak egiteko. Bigarren Mundu Gerran ere antzeko lanak egin zituen, oraingoan Norvegiarren flota izan zen bertan.

XX. mendearen bukaeran petrolioa aurkitu zen bertako uretan, Europako erreserba handienetakoa gainera. Independentzia mugimendu txiki bat abiatu da honen harira.

Klima

    Datu klimatikoak (Lerwick, 82 m., 1981-2010, muturrekoak 1922-)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)11.711.713.316.120.723.323.421.519.417.213.912.223.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)5.95.56.48.110.412.414.314.512.810.27.86.39.6
Batez besteko tenperatura (ºC)3.93.54.25.87.910.112.112.410.88.35.94.37.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)1.81.52.03.55.47.79.910.28.76.43.92.25.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)−8.9−7.3−8.3−5.7−2.8-0.63.31.7-0.6-3.3−5.7−8.3−8.9
Euria (mm)142.6120.8124.670.453.458.266.883.7106.3141.5146.0142.61256.8
Euri egunak (≥ 1.0 mm)21.618.519.914.110.811.012.112.916.720.821.421.8201.6
Eguzki orduak27.255.294.1131.8181.0146.2124.4127.9101.368.833.818.11109.8
Iturria (1): MetOffice,[2]
Iturria (2): Shetland Govt,[3]

Herri nagusiak

Lerwick da herri bakarra, gainontzekoak herrixkak dira.

  1. Lerwick (hiriburua, 6.958 biztanle)
  2. Scalloway (1.159 biz)
  3. Symbister (797 biz)
  4. Brae (690 biz)

Uharteak

Uharte nagusiak

#UharteaEskoziako gaelerazAzalera (ha)Populazioa (biz)Altuera (m)Herri nagusia
1MainlandMòr-thìr (Sealtainn)96.87918.765450Lerwick
2YellYell21.211966205Mid Yell
3UnstUnst12.068632284Baltasound
4FetlarFetlar4.07861158Houbie

Uharte populatuak

Shetlandeko lurraldea 100 uharte osatzen dute, horietatik 15 baino ez daude populaturik.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak