Eskuin alternatibo

Eskuin alternatiboa (ingelesez: alt-right) eskuineko eta eskuin muturreko ideologiak uztartzen dituen talde heterogeneoari deritzo. Jatorriz Ameriketako Estatu Batuetan sortua, ideal aurrerakoi zein neokontserbadoreak bere egin dituzten politikari kontserbadoreak baztertzen ditu. Horrez gain zuzentasun politikoaren, kultura aniztasunaren, immigrazioaren, feminismoaren eta sexu aniztasunaren aurka agertu ohi da. Mugimendu honek Interneten jarduera handia duenez, honen kideei Interneteko trollarena egitea egozten zaie sarritan.

Bere burua alt-righ kidetzat jotzen zuten gizon batzuk, manifestazio batean AEBetan.

Kanpo estekak