Esoterismo

Esoterista» orritik birbideratua)

Esoterismoa hitza έσώτερος hitz greziarretik dator, "barruan", "barrutik", "intimoa" esan nahi duen hitzatik, alegia. Orokorrean, esoterismoa joera erlijioso edo filosofiko baten baitan dauden tradizio, dotrina, jakintza eta tekniken multzoa da, pertsona aukeratu zenbaiten esku soilik daudenak edota ezkutuan gorde eta publikoarentzat eskuratu edo ulertzen zailak direnak.[1] Horrela, astrologia, alkimia eta sorginkeria bezalako jakintzak biltzen dira esoterismoaren baitan.

Zentzu zabalez esoterismo kontzeptua sakontasunean ikasteko maila batez edo bestez iniziazio bat eskatzen duen doktrinei aplikatzen zaie. Esoterismoaren aurkakoa exoterismoa izango litzateke, hau da, edozeinek ulertzeko modukoa dena edo kanpotik ikusten dena.[2]

Ekialdeko mugimendu esoterikoak

Mendebaldeko mugimendu esoterikoak

Ekialdetik sinesmen hauek mendebaldera heldu ziren. Grezian lehendabizi orfismoak eta gero Pitagorasen eskolak eta neoplatonismoak tradizio hau zabaldu zuten. Pitagorasek ideiak Indiatik jaso zituen eta Platonek Egiptoko eskolan ikasi zuen.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Pierre Riffard: Diccionario del esoterismo. Madril: Alianza, 1987. ISBN:84-206-0237-X.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.