Sufismo

Sufismo edo taṣawwuf (arabieraz: تصوّف) islamismo barruko hainbat eskola, sekta eta kofradiaren arau eta praktika aszetiko eta mistikoen multzoa da, gizakia jainkozko bilakatzea eta Egia absolutuarekin bat egitea lortu nahi duena[1]. Bere jarraitzaileek ṣūfī (persieraz: صُوفِيّ) edo derbitxe dute izena.

XIII. mendeko mistiko sufi zen Jalāl ad-Dīn Muḥammad Rūmīren hilobia, Turkian.

Sufi klasikoen ezaugarri nagusia dhikr (edo Jainkoaren izenak errepikatzea) eta aszetismo jardutea zen. Omeiatar Kaliferriaren hasierako ortodoxiaren aurkako bere jarrerak jarraitzaile asko eman zizkion[2]. Bere agindu (ṭuruq) gehienak, bai sunitar, xiitar edo mistoak direnak, Muhammadetik 'Alī bere lehengusuaren bitartez jaso dituzte, Abu Bakr kalifatik hartutako naqshbandi izan ezik[3].

Aditu batzuen ustez, Islamaren bertsio esoterikoa besterik ez da, eta badaude Islametik at kokatzen dutenak[4].

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.