Espainia NATOko kide izaten jarraitzeko erreferenduma

1986an egindako erreferenduma

Espainia NATOko kide izaten jarraitzeko erreferenduma Europako herrialde horretan 1986ko martxoaren 12an egindako erreferenduma izan zen. Espainia 1982ko maiatzaren 30ean sartu zen Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean eta erreferendumean egonaldia bozkatu zuten.[1]

Espainia NATOko kide izaten jarraitzeko erreferenduma
Espainia
1978 ←
1986ko martxoaren 12a→ 2005

Hautesleak29.024.494
Parte-hartzea17.246.458 (%59,42)
 
AlderdiaBaiEz
Bozak9.054.5096.872.421
Ehunekoa%56,85%43,15

Felipe Gonzálezen gobernuak 1986ko urtarrilaren 31n iragarri zuen, alde batetik Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ondoren hala agindu zuten eta, eta bestetik 1982ko hauteskunde orokorretara PSOE "NATOren sarrerari ez" (gaztelaniaz: OTAN, de entrada no) lemapean joan baitzen.[2]

Galdera ofiziala honakoa izan zen:

«El Gobierno considera conveniente, para los intereses nacionales, que España permanezca en la Alianza Atlántica, y acuerda que dicha permanencia se establezca en los siguientes términos:
  • 1.º La participación de España en la Alianza Atlántica no incluirá su incorporación a la estructura militar integrada.
  • 2.º Se mantendrá la prohibición de instalar, almacenar o introducir armas nucleares en territorio español.
  • 3.º Se procederá a la reducción progresiva de la presencia militar de los Estados Unidos en España.

¿Considera conveniente para España permanecer en la Alianza Atlántica en los términos acordados por el Gobierno de la Nación?[3]

»


Emaitzak

Erroldako 29.024.494 hautesleetatik %59,42ak bozkatu zuen, hau da 17.246.452. Horietatik %52,5a (9.054.509) aldekoa, %39,85a (6.872.421) kontrakoa, %6,54a (1.127.673) zuria eta %1,11a baliogabea izan zen.

ErkidegoaHautesleakParte-hartzeaBaiEz
Bozak%Bozak%
Andaluzia4.810.221%61,551.868.62367,38904.63532,62
Aragoi952.361%60,17318.64061,72197.60838,28
Asturias907.599%56,36273.07457,28203.62242,72
Balear Uharteak524.710%52,03151.88161,1196.66338,89
Errioxa202.523%59,9769.40563,9239.17436,08
Euskal Autonomia Erkidegoa1.644.108%65,41336.51832,45700.53967,55
Extremadura823.281%61,96305.21965,79158.72334,21
Galizia2.220.686%38,51465.10359,10321.80940,90
Gaztela eta León2.071.409%56,44627.63361,54392.25138,46
Gaztela-Mantxa1.283.563%58,30451.72968,42208.48431,58
Kanariar Uharteak1.003.385%55,39242.01546,31280.63953,69
Kantabria402.339%59,64140.25163,9679.03136,04
Katalunia4.614.731%62,801.263.41646,281.466.63953,72
Madril3.591.044%60,911.135.63656.77864.70043,23
Murtzia723.287%61,39254.57262,08155.46937,92
Nafarroa396.841%62.6499.81543,28130.82856,72
Valentziako Erkidegoa2.776.354%66,331.027.64860,73664.46539,27
Guztira29.024.494%59,429.054.50956,856.872.42143,15

Euskal Herria

Herri Batasunaren aurkako propaganda: OTAN EZ

Ezkertiar alderdiek eta independentistek kontrako kanpaina egin zuten. Haien ustez, ezetzak gaitzespen hirukoitza irudikatu zueln: militarismoari, Espainiari, konstituzioari, eta oro har, inperialismoari.[4] PSEk eta UCDk, berriz, NATOren aldeko botoa eskatu zuten.[5] EAJk boto askatasuna ezarri zuen, nahiz eta jeltzale nagusi batzuek (Jose Antonio Ardanza lehendakariak eta Xabier Arzalluz Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak) baietzaren alde egin. Carlos Garaikoetxeak, berriz, kontra egin zuen. Modu harrigarrian, Koalizio Popularrak (eta berarekin batera barnean zituen Alianza Popular edo Nafar Herriaren Batasuna alderdiek), betidanik NATOren aldekoa izandakoa, abstentziora deitu zuen.

Hego Euskal Herrian ezezkoak irabazi zuen: Araban, % 59,5ek eman zuten NATOn segitzearen kontrako botoa; Bizkaian, % 64,6 izan ziren; Gipuzkoan, % 68,3; eta Nafarroa Garaian, % 52,7. Oro har, hamar boto paperetik sei baino gehiago izan ziren NATOren aurkakoak.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak