Estatua

pertsona edo animalia adierazten duen hiru dimentsiotako eskultura

Estatua izaki bizidun bat irudikatzen duen eskultura-lana da. Normalean, era errealista eta figuratiboaz egiten da. Beraz, eskultura mota da. Irudia pertsonena zein animaliena izan daiteke.[1]

Auguste Rodinen Pentsalaria.
Juan Sebastian Elkanoren estatua Getarian.

Teknikak eta materialak

Estatuak egiteko material desberdinak erabil daitezke: harria, egurra, buztina, metalak... Artistaren arabera erabiltzen dira. Antzinean material ohikoena harria izaten zen: marmol, kareharria, alabastro, granito, diorita. Gaur egun material modernoak ere erabiltzen dira: polimeroak, plastikoak, hormigoi.

Material horiekin, bestetik, teknika desberdinak erabil daitezke. Adibidez, moldetuaren teknika: molde bat egiten da eta barruan metal urtuak sartzen dira, orokorrean brontzea.

Izendapenak eta estatua motak

Oscar Wilderi eskainitako brontzezko estatua, Dublingo Merrion Squaren.
Marko Aurelioren zaldizko estatua.

Estatuak, jarreren arabera sailkatu daitezke:

  • propioa, zutik,
  • eseria
  • etzana, gehienetan sarkofago baten gainean
  • zaldizko estatua
  • otoilaria, belaunikatuta
  • eskaintzailea, objektuak eskaintzen

Irudikatutako gorputzaren atalaren arabera:

  • busto, burua eta toraxen goiko partea erakusten du
  • herma, busto antzekoa baina zutabe batean jarraitzen du
  • gorputz enborra, eskultura baten fragmentoa, bururik gabe, besoak edo hankak gabe

Taminuaren arabera:

  • kolosoak, oso tamainu handikoak[2]
  • estatuatxoak, normalean apaingarri gisa erabiltzen dira

Irudigintza polikromoa

Honen arabera, amaierako emaitza margotu egiten da. Teknika honen jatorria oso zaharra da. Antzinean, esaterako, egurrezko tailuak margotzen ziren.[3]

Estatua ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak