Ester Xargay Melero

Ester Xargay Melero (Sant Feliu de Guíxols, 1960ko apirilaren 12aPalamós, 2024ko urtarrilaren 19a[1]) kataluniar idazle, itzultzaile, bideoartista eta kultura ekintzailea izan zen[2].

Ester Xargay Melero

(2012)
Bizitza
JaiotzaSant Feliu de Guíxols1960ko apirilaren 12a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaPalamós2024ko urtarrilaren 19a (63 urte)
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea : artearen historia
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, aktorea eta bideoartista
Jasotako sariak

Bizitza

Frantzian hazi zen eta 18 urterekin Kataluniara itzuli zen[1]. Artearen historia ikasi zuen Bartzelonako unibertsitatean. XX. mendearen amaierako Kataluniako panorama poetikoaren parte izan zen, kultur ekimen ugari sustatuz. Ekintza poetikoaren generoa ere landu zuen[3].

Hainbat poesia bildumatan kolaboratu zuen, horietako askotan Carles Hac Morrekin batera. Gidoilari eta itzultzaile lanetan ere aritu zen[4].

Avui, Papers d'Art, Reduccions, Transversal, Talp Club, Làtex, Sen titol, Barcelona Review, Internet Corner eta El Temps egunkari eta aldizkarietan kolaboratu zuen[2][3][5].

Azken urteotan La Païssa kultur espazioa zuzendu zuen Marquet de les Roquesen[6].

2024ko urtarrilaren 19an hil zen Palamósen, 63 urte zituela[1].

Lanak

Liburuak

Poesia
  • Els àngels soterrats (1990)
  • Un pedrís de mil estones (Carles Hac Morrekin batera, 1992)
  • Les flaires del galliner (1993)
  • Volts en el temps (1997)
  • Epítom infranu o no (Ombres de poemes de Marcel Duchamp) (Carles Hac Morrekin batera, 1997)
  • Darrere les tanques (2000)
  • Trenca-sons (2002)
  • Ainalar (2005)
  • Éssera ponent (2005)
  • Salflorvatge (2006)
  • Zooflèxia (el bestiari més veritable de tots) (Carles Hac Morrekin batera, 2007)
  • Fissura (Carles Hac Morrekin batera, 2008).
  • Aürt (2009)
  • Eixida al sostre (2009)
  • Infinitius (2017)
  • Desintegrar-se (2019)
Eleberriak
  • Carabassa a tot drap, o Amor lliure, ús i abús (Carles Hac Morrekin batera, 2001)
Antzerki-lanak
  • Tirant lo Blanc la, o La perfecció és feixista, o La construcció del socialisme (Carles Hac Morrekin batera, 2000)

CD eta DVDak (bideoartista edo poeta gisa)

  • Videopoesia catalana del segle XX (2001)
  • PEVB - Poesia en Viu a Barcelona (1991-2003) (2004)
  • Poeta s e s (2006). Ester Xargay, Carles Hac Mor, Enric Casasses, Eli Gras, Pau Riba, Elena Val, Víctor Nubla, Adela de Bara eta beste askoren poemak biltzen ditu

Bideoak

  • Paraparèmies, desplaçaments, cosificacions..., (Adolf Alcañiz, Barbara Held eta Carles Hac Morrekin batera, 1999)
  • El Grup de Treball (2000)
  • L'edat de pedra (2013)

Aktore lanak

  • Cravan vs. Cravan (2002)
  • Murieron por encima de sus posibilidades (2014)

Erreferentziak

Kanpo estekak