Esther Borao

zaragozar ingeniari industriala, automatizazioan eta robotikan espezializatua

Esther Borao Moros (Gallur, Zaragoza, Aragoi, 1988ko urtarrilaren 14a) Aragoiko ingeniari industriala da, automatizazioan eta robotikan espezializatua.[1]

Esther Borao

Bizitza
JaiotzaGallur1988ko urtarrilaren 14a (36 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Sevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakindustria-ingeniaria eta asmatzailea

Facebook: estherborao Twitter: EstherBorao Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Ikasketak

Borao Zaragozako Unibertsitatean graduatu zen 2011n. Urte horretan bertan, Erasmus beka bat lortu zuen, eta horren bidez Varsoviako Teknologia Unibertsitatean ikasi zuen, Polonian. 2012an, Séneca beka bat eman zioten, Sevillako Unibertsitatean ikasten jarraitzeko.[2]

Esther Borao maker gisa definitzen da:

"Sortzen eta partekatzen duen norbait, batetik, ikasi nahi duelako eta, bestetik, ezagutza besteen zerbitzura jarri nahi duelako hobetzen jarraitzeko".[3]

Ikerketa hasierak

Ikasketak amaitutakoan, 2013ko uztailetik 2014ko urtarrilera bitartean, Sevillako Unibertsitateko Aerial Robotics Cooperative Assembly System izeneko ARCAS proiektuko ikertzaile-taldeko kide izan zen. Proiektu horren bidez, egiturak eraiki eta mihiztatu ahal izango zituen hegaldi libreko robotaren lehen sistema kooperatiboa garatu nahi zen, aireontziak espazioan lurreratzeko plataformak eraikitzea errazteko, besteak beste.[4]

Iparrorratz magikoa

2015. urtean, "HAIZE, the magic compass"-en (HAIZE, iparrorratz magikoa) garapenean parte hartu zuen, Luis Antonio Martín Nuez eta Javier Sotorekin batera. Bluetooth gailu horrek, mugikorrarekin konektatuta, ahotsaren bidez funtzionatzen du eta txirrindulariak orientatzeko diseinatuta dago.[5] Proiektu hori Adecco sarian finalista izan zen ideia bikainena izateagatik, Adimen Distiratsuen VI. Biltzarrean, 2015. urtean, eta gazte ekintzaileentzako European Youth Award saria ere irabazi zuen 2016. urtean, Go Green kategorian.[6][7][8] Sari hori International Center for New Media (ICNM) zentroak ematen die, Europako Kontseiluaren laguntzarekin, balio soziala duten oinarri digitaleko proiektuei.[9]

El Hormiguero saioko zientzia saileko kide

2015 eta 2016 bitartean, Antena 3eko El hormiguero programako ‘El Hombre de Negro’ zientzia-saileko kide izan zen Borao.[10] Etapa horretan, robot bat sortu zuen, 'Moncho' izenekoa, eta hainbat agerraldi izan zituen programan.[11][12]

Horusen begia

Zaragozako Makeroni Labs teknologia-elkarteko kide gisa, "The Eye of Horus"/ Horusen begia-ren garapenean parte hartu zuen. Tresna horrek inguruko elementuekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen du, begirada bakarrik erabiliz.[13][14] Proiektu hori izan zen NASAk 2015. urtean antolatu zuen Space Apps Challenge lehiaketaren irabazleetako bat.[15][16] Dubain antolatu ziren UAE AI & Robotics Award for Good-eko finalaurrekoa ere izan zen. Guztira 600en artean lehiaketan parte hartzeko hautatutako espainiar bakarra izan zen.[17][18][19]

Remolatxa HackLab

2017an, Boraok Innovart enpresa sortu zuen, Makeroni Labsen hedapen bat, Luis Martín eta Jorge Matarekin batera, teknologiari begira, hainbat ikuspuntutatik: hezkuntza, proiektu artistikoak edo elektronika pertsonalizatua.[20] Proiektu horren bidez, hirurek kudeatzen dute Zaragoza Activako La Remolatxa HackLab laborategia, non munduko lehen logotipo 'bizia' garatu duten.[21][22]

"The Ifs" proiektua

Borao ere "The Ifs" proiektuaren sortzaileetako bat eta sustatzaile nagusia izan zen, Luis Antonio Martín Nuez, Borja Latorre eta Fergus Reigekin batera. Lau robotek osatzen dute jostailu hezigarria, kubo formakoa, eta 3 urtetik gorako haurrei pantailarik gabe programatzen erakutsiko die.[12][23] Programa ukigarrian oinarritutako proiektua Santander YUZZ zentroan egin zen lehen fasean, Zaragozako Unibertsitatearen eta Zaragozako Udalaren laguntzarekin.[24] 2017an, Banco Santander-en YUZZ ekintzailetza-programa irabazi zuen, eta Boraok plaza bat lortu zuen Silicon Valleyra bidaiatzeko, lehiaketa berean parte hartu zuten 51 ekintzaile espainiarrekin batera.[25][25][26] Urte berean, "The Ifs" hautatu zuten Telefónica Fundazioaren Think Big Gazte Enplegagarritasunerako proiekturako, eta Rafael Pino eta Vodafone Fundazioak ematen duen "Ideas Camp" proiektuaren lehen saria irabazi zuen.[27][28][29][30][31] 2018an, Zaragozako Udalak crowdfunding kanpaina baterako hautatu zuen proiektua, eta, horri esker, garatzen jarraitu du.[32][33][34]

Neskatoei begirako sorkuntzak

Zenbait urtez munduko hainbat lekutan hainbat lehiaketatan parte hartu ondoren, konturatu zen roboten bidezko sorkuntza eta jokoa neskei barik, batez be mutikoei zuzenduta zegoela. Hortik aurrera, teknologian diharduten emakumeez eta tokiaz arduratzen hasi zen. Cristina Arandarekin harremanetan jarri zen, Mujeres Tech elkartearen sortzailearekin. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta eremu digitalean emakumeen presentzia sustatzen du. Orduz geroztik, AEBra joaten da Esther Borao. AEBn beste ekintzaile batzuekin batera, kanpaleku bat hazi zuen neskei teknologia berriak irakasteko, eta, urtero, ekitaldi bat egiten da Zaragozan, Googleren laguntzarekin.[35]

2019ko urritik, Aragoiko Institutu Teknologikoaren buru da (Itainnova).[35][3]

COVID larrialdiko premiei erantzuten

2020ko martxoaren 12an, Telegram-eko talde bat jarri zuen martxan, kode irekiko arnasgailu bat fabrikatzeko. Horretarako, maker, robotika-ikertzaile eta hezitzaileei dei egin zien, COVIDeko trankzioaren aurrean nola lagundu asmatzeko. Halako erantzuna izan zuen, Marcos Castillo eta Luis González Aller ingeniarien laguntza behar izan baitzuen, 3D inprimagailuetatik arnasgailuak sortzeko diseinu industrial, elektroniko eta softwareko taldeetan boluntarioak antolatzeko.[3]

Informazio-bolumen handia partekatu zen, eta, beraz, David Cuartielles Arduinoren hardware libre eta sortzaileetako bat eta La Hora Maker kanaleko César Garcíak foro batera eraman zuten, eta laster medikuak sartu ziren zalantzak argitzeko. Bi asteren ondoren, hain baeharrezkoak ziren EPI delakoen faltari erantzuna emanda. Autonomia-erkidegoen araberako azpitaldetan, eta, ondoren, probintzien arabera, osasun-langileei babes-pantailak banatzen hasi zen.[3]

Boraok zuzentzen duen Aragoiko Institutu Teknologikoak 19Kovid-19Koronabirusak Aragoiko Makers-ek biserak kudeatu dituzte; Jorge Cubeles-ek asmatutako arnasgailu-prototipo baten bateragarritasun elektromagnetikoaren eta zarataren saiakuntzak egin dituzte Bochs eta Siemens-ekin lankidetzan, zeinak dagoeneko frogatu baitituzte birika artifizialak.

Erreferentziak

Kanpo estekak