Estitxu Garai

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea

Estitxu Garai Artetxe (Gordexola, 1985eko abuztuaren 26a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, kazetari eta ikerlaria da. Gizarte eta Komunikazio-zientzietako Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate sailean. Euskarazko publizitatea da bere ikergai nagusia eta aztertu du erabilera nolakoa den publizitate-arloan.[1][2]

Estitxu Garai

Bizitza
JaiotzaGordexola1985eko abuztuaren 26a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaJoxerra Garzia
Ainara Larrondo
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
NOR ikerketa taldea

Twitter: egarai Inguma: estitxu-garai-artetxe-00 Edit the value on Wikidata

Ikerketa-lerroak

Publizitatea euskaraz da bere ikerketa-lerro nagusia. 2014an "Publizitate elebiduna (gaztelania-euskara). Zertze-prozedura, testuen egokitasuna eta iragarkien hautematea" tesia aurkeztu zuen eta zuzendariak Ainara Larrondo eta Joxerra Garzia. izan ziren. Publizitate elebiduna aztertu zuen. Iragarkiak gaztelaniarekin batera ekoizteak euskarazko aleetan duen eragina azaleratu zuen. Iragarkien zertze prozedura aztertu zuen sakoneko elkarrizketen bidez, testu elebidunen egokitasuna eduki-analisiaz baliatuta eta, azkenik, hartzaileen hautematea fokus-taldeetan begiratuta. Ondorioek orduko prozeduraren gabeziak azaleratu zituzten, eta publizitate benetan elebiduna ekoizteko hainbat gomendio eman ere bai.[3][4][5][6]

Izan ere, bi eletan kaleratutako iragarkietan polisemiaren esparruko hitz-jokoak aztertu zituen. Gaztelaniaz ustiaturik, euskaraz eraginkorra edo parekoa zen jokoa lortzerik ez zela ondorioztatu zuen; are gehiago, itxuran kanpaina elebidunak, euskara apaingarri gisa ageri zen gaztelania hutsezko kanpainak bihurtzen zirela.[7][8]

Digitalizazioarekin batera jaiotako Hamaika Telebistaren sorrera eta garapena aztertu du[9], publizitate sexistaren inguruko ikerketa egin [10] eta 60ko hamarkadatik aurrera frankismoaren debeku eta jazarpenen gainetik, ikastolen mugimendua, euskal kantagintza berria, euskalduntze eta alfabetatzea, argitaletxeak pizten hasi zirenean publizitateak ere ze itxura hartu zuen, bai edukietan, bai adieraz moldeetan aztertu du.[11]

2016an hizkuntza-kudeaketa eta EITBren publizitatean euskara sustatzeko neurrien azterlanetan ibili zen. Ondorioen arabera, ez zeuden benetako hizkuntza-estrategiarik publizitaterako eta politikak erabat finantza-baliabideak lortzeko beharraren mende zeuden.[12] 2018an markagintzaren inguruan ikertu du.[13]

Dibulgazioa

Euskararen erabilera-eremua zabaltzeko aurkezpen bat.

Garai euskaltzale aktiboa da euskarazko hainbat hedabideetan. Horietan bere ikerketa lerroetan landutako gaiez gain, euskara eta egoera politikoaren ingurukoak idazten eta[14] komentatzen ditu.[15] EIZIEk 2012tik 2016ra indarrean izan zuen 31 eskutik talde-blogean idazle aritu zen 2014tik 2015era bitartean. 2016tik aurrera Argia aldizkarian iritzi-artikuluak idazten ditu baita Berrian ekarpenak egin ere.[16]

Eusko Ikaskuntzako Mediatika, Hedabideetako koadernoak, ataleko egileen artean dago.[17][18]

Sariak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak