Estratokumulu
Hodei-generoa. Masa biribil edo arrabol-formako behe-hodei gris edo zurixka, ia beti zati ilunak dituena
Estratokumuluak (stratocumulus) azpialdea ongi definitua duten behe-hodei multzo zabalak dira. Orokorrean zati argiak eta zati gris ilunak izaten dituzte. Batzuetan hodei geruza etengabea izaten da baina beste batzuetan hutsarteak izaten ditu.
Estratokumuluak | |
Altitudea: | 500 eta 2.500 m artean |
---|---|
Prezipitazioa: | Batzuetan euri, elurbusti edo elur arina. |
Laburdura: | Sc |
Ikurra: |
Motak
- Stratocumulus stratiformis: multzotxoen geruza zabala osatzen dute baina prezipitaziorik ez dute izaten.
- Stratoculumus lenticularis: hazi zapal eta luzeen itxurako hodei geruzak dira. Polo inguruetako herrialde hotzetan agertzen dira.
- Stratocumulus castellanus: aire ezegonkorragoak sorturiko kumuluz osaturiko geruzak dira, balditza zehatzetan kumuluninbo bihur daitezkeenak.
Sorrera
Konbekzio korronte ahulek sortzen dituzte. Gainaldean aire lehorra aurkitzen dute eta garapen bertikala izatea eragozten diete. Horren ondorioz muga ongi definiturik duten hodei geruza zatikatuak agertzen dira.
Prezipitazioak
Normalean ez dute prezipitaziorik ekartzen, eta, ekartzekotan, euri, elurbusti edo elur arina besterik ez. Baina prezipitazio handiagoak etorriko direla iragatzen dute.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) The Cloud Appreciation Society: Stratocumulus
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna