Europako Errugbi Txapeldunen Kopa

Europako Errugbi Txapeldunen Kopa (ingelesez: European Rugby Champions Cup; frantsesez: Coupe d'Europe de rugby à XV) urteroko errugbi txapelketa da, European Professional Club Rugby.k antolatzen duena. Europako kluben arteko txapelketa gorena da, eta Sei Nazioetako (Eskozia, Frantzia, Gales, Ingalaterra, Italia eta Irlanda) taldeek parte hartzen dute.[oh 1]

Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
European Rugby Champions Cup
Coupe d'Europe de rugby à XV
AntolatzaileaEuropean Professional Club Rugby
Sorrera1995-96 (Heineken Kopa)
2014-15 (Txapeldunen Kopa)
Eremua Eskozia
 Frantzia
 Gales
 Ingalaterra
 Irlanda
 Italia
Taldeak20
Garaipen gehienFrantzia Tolosa (5 Kopa)
TxapeldunaFrantzia Arroxela (2023)
Webguneawww.epcrugby.com

Historia

1990eko hamarkadan errugbia kirol profesionala bilakatu zen, eta kirol honen arduradunek taldeen arteko nazioartekoa izango zen lehiaketa baten beharra ikusi zuten. 1995-96 denboraldian abiarazi zuten, European Rugby Cup-ek antolaturik eta Heineken Herbehereetako garagardo etxearen babesarekin. Frantzia, Gales, Irlanda, Italia eta Errumaniako taldeek parte hartu zuten lehenbiziko edizio hartan.

Biarritz Olympiquek Munsterren kontra jokatu zuen 2005-06ko finala, Cardiffeko Millennium Stadiumen.

1999-2000 denboralditik aitzina, 24 talderen artean jokatzen hasi zen Heineken Kopa, Txapelketan aritzeko aukerak herrialdeka banatzen ziren. Frantziako sei taldek zuten aukera, eta Ingalaterrako ligetako beste seik. Italiako bi taldek eta Eskoziako beste bik. Azken sei lekuak irlandarren eta galestarrentzat ziren, eta Heineken Kopako eta Europako Challengeko txapeldunek ere parte hartzeko aukera zuten.[1]

Frantziako eta Ingalaterrako taldeak ez zeuden ados Heineken Koparen formatu eta osaketarekin. Alde batetik, lehiaketako talde kopurua 24tik hogeira murriztu nahi zuten, lehiakortasuna "handiagoa" izan zedin. Bestetik, banaketa sistema aldatu nahi zuten: jokatzeko aukera herrialdeka banatu ordez, liga profesionalen arabera banatzea nahi zuten.[1]

Ingelesen eta frantziarren asmoek ez zuten gainerakoen adostasuna lortu eta, ondorioz, Heineken Kopa berritzeko akordioa egiteke egon zen.[1] Azkenik, bi urteko negoziazioen ostean, Europako Errugbi Txapeldunen Kopa sortzeko adostasuna erdietsi zuten, European Professional Club Rugby (EPCR) erakundeak antolaturik.

2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian.[2] Irlandako Leinster Rugby taldeak irabazi zuen, Racing 92 15 eta 12 garaiturik.

2020 martxoan, COVID-19 pandemiaren erruz, lehiaketa eten zen. Kanporaketa fasea udazkenean jokatu zen, eta finala urriaren 17an.[3]

Parte-hartzaileak

Bathen eta Tolosaren arteko partida 2008-09ko txapelketan.
2014 arte

24 talde aritzen ziren, eta parte hartzeko txartelak Sei Nazioetako herrialdeen artean banatzen ziren:[4]:

Azken bi lekuak aurreko urteko Heineken Kopako eta Europako Challengeko txapeldunentzat ziren.

2014tik aitzina

20 talde aritzen dira, honako era honetan aukeratuak:

20. taldea erabakitzeko kanporaketa bat da jokatzen da.

Finalak

2011-12ko finalean Leinster Ulsterri nagusitu zitzaion.
Toulonek irabazi zituen 2013-2015 bitarteko txapelketak.
London Wasps eta Leicester Tigers taldeen arteko partida. Bakoitzak bina txapelketa eskuratu ditu.
UrteaTxapeldunaEmaitzaTxapeldunordea
1996 Tolosa21-18 Cardiff
1997 Brive28-9 Leicester Tigers
1998[5] Bath19-18 Brive
1999 Ulster21-6 Colomiers
2000 Northampton Saints9-8 Munster
2001 Leicester Tigers34-30 Stade Français Paris
2002 Leicester Tigers15-9 Munster
2003 Tolosa22-17 USA Perpinyà
2004 London Wasps27-20 Tolosa
2005 Tolosa18-12 Stade Français Paris
2006 Munster23-19 Biarritz Olympique
2007 London Wasps25-9 Leicester Tigers
2008 Munster16-13 Tolosa
2009 Leinster19-16 Leicester Tigers
2010 Tolosa21-19 Biarritz Olympique
2011 Leinster33-22 Northampton Saints
2012 Leinster42-14 Ulster
2013 Toulon16-15 Clermont Auvergne
2014 Toulon23-06 Saracens
2015 Toulon24-18 Clermont Auvergne
2016 Saracens21-9 Racing 92
2017 Saracens28-17 Clermont Auvergne
2018 Leinster15-12 Racing 92
2019 Saracens20-10 Leinster
2020 Exeter Chiefs31-27 Racing 92
2021 Tolosa22-17 Arroxela
2022 Arroxela24-21 Leinster
2023 Arroxela27-26 Leinster

Palmaresa

TaldeaGaraipenakUrteak
Tolosa51996, 2003, 2005, 2010, 2021
Leinster42009, 2011, 2012, 2018
Toulon32013, 2014, 2015
Saracens32016, 2017, 2019
Leicester Tigers22001, 2002
London Wasps22004, 2007
Munster22006, 2008
Arroxela22022, 2023
Brive11997
Bath11998
Ulster11999
Northampton Saints12000
Exeter Chiefs12020
HerrialdeaGaraipenakFinalistak
 Frantzia
11
13
 Ingalaterra
10
5
Irlanda
7
6
Euskal Herria
0
2
 Gales
0
1
 Katalan Herriak
0
1

Podiuma

 
S. Toulousain
5 Kopa
 
Leinster Rugby
4 Kopa
 
RC Toulonnais
3 Kopa
 
Saracens FC
3 Kopa

Euskal taldeak Europan

Biarritz Olympiqueren eta Tolosaren arteko partida, 2008ko irailak 7

Biarritz Olympique izan da euskal talde bakarra Europako Errugbi Txapeldunen Kopan aritu izan dena, eta emaitza bikainak lortu ditu.

  • Parte hartzeak: 12 denboralditan, horietatik 11 jarraian (2000-01 denboralditik, 2010-11 denboraldira)
    • Txapelduna (0)
    • Txapeldunordea (2): 2006 eta 2010.
    • Finalerditan (2): 2004 eta 2005.
    • Final laurdenetan (3): 2001, 2003 eta 2007.

Bilboko finala

2018eko maiatzaren 12an
Leinster 15 – 12 Racing 92San Mames, Bilbo
Ikusleak: 52.282
Epailea: Wayne Barnes
zigor kolpeak:
Johnny Sexton (16', 38', 53')
Isa Nacewa (73', 78')
zigor kolpeak:
Teddy Iribaren (3', 21', 44', 70')

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak