Stade Toulousain

Stade Toulousain Frantziako errugbi taldea da, egoitza Okzitaniako Tolosa hirian duena. Top 14 Ligan parte hartzen du. Europako talderik indartsuenetako bat da, bai Frantziako txapelketan (21 titulu), bai Europako Txapeldunen Kopan (5 titulu) garaipen gehien lortu dituena.

Stade Toulousain
Ezizena(k)La Vierge rouge
("Birjina gorria")
HiriaTolosa (Okzitania)
Sorrera1907
Kirol zelaiaStade Ernest-Wallon
(Edukiera: 19.000)
PresidenteaFrantzia Didier Lacroix
EntrenatzaileaFrantzia Ugo Mola
LigaFrantzia Top 14
2022-231.a
Webguneawww.stadetoulousain.fr
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Historia

XIX. mendearen iritsi zen errugbia Tolosa Okzitaniara, eta 1890eko hamarkadan unibertsitateko taldeak sortu ziren. Stade olympien des étudiants toulousains-ek, hiriko talde nagusiak, Frantziako errugbi txapelketaren finala jokatu zuen 1903an, Stade françaisen kontra; paristarrak 8 eta 16 nagusitu ziren.[1]

Stade Toulousain 1907an eratu zen, Stade olympien des étudiants toulousains eta Véto-Sport toulousain batu zirelarik. Urte berean, "Les Amis du Stade Toulousain" elkarteak zazpi hektareako lur eremua erosi zuen lehenbiziko errugbi zelaia eraikitzeko: Stade des Ponts-Jumeaux.[2]

1912an, Frantziako txapelketa irabazi zuen, finalean Racing Club de France Rugby 6 eta 8 garaiturik; denboraldi osoan partida bakar bat ere galdu ez zuenez, La Vierge rouge ("Birjina gorria") izengoitia jaso zuen.[2] 1914-1918 bitartean, Stade Toulousaineko jokalari asko borrokatu ziren Lehen Mundu Gerran, eta 80 baino gehiago hil ziren Verdungo, Sommeko edota Marneko gudu-zelaietan.[3]

1920ko hamarkadan, Frantziako talde nagusia izan zen, eta bost liga irabazi zituen 1922tik 1927ra. Besteak beste, Struxiano, Lubin-Lebrère eta Adolphe Jauregi baxenabartarra izan ziren talde mitiko hartako kideak.[2] Bigarren Mundu Gerraren ondoren liga bat eta bi kopa lortu zituen, baina hurrengo hamarkadetan maila apalagoan ibili zen, eta 1969ko ligako bigarren postua izan zen emaitzarik aipagarriena.[2]

Bath Rugbyren aurkako partida 2008ko Heineken Kopan.

1982an, Ernest-Wallon estadio berria inauguratu zen. 1984an, Frantziako hirugarren kopa lortu zuen, taldearen "urrezko aroari" hasiera eman ziona. 1996an, Europako Txapeldunen Kopa eratu zen, eta Stade Toulousain izan zen lehenbiziko txapelduna; hurrengo urteetan beste lau aldiz irabazi zuen kopa: 2003an, 2005ean, 2010ean eta 2021ean.[4]

Palmaresa

  • Europako Txapeldunen Kopa
    • Txapelduna (5): 1996, 2003, 2005, 2010, 2021.
    • Finalista (2): 2004, 2008.
  • Top 14 Liga
    • Txapelduna (22): 1912, 1922, 1923, 1924, 1926, 1927, 1947, 1985, 1986, 1989, 1994, 1995, 1996, 1997, 1999, 2001, 2008, 2011, 2012, 2019, 2021, 2023
    • Bigarrena (8): 1903, 1909, 1921, 1969, 1980, 1991, 2003, 2006.
  • Yves du Manoir Kopa/Frantziako Errugbi Kopa
    • Txapelduna (8): 1934, 1946, 1947, 1984, 1988, 1993, 1995, 1998.
    • Finalista (4): 1949, 1971, 1984, 1985.
  • Kluben munduko errugbi txapelketa
    • Txapelduna (1): 1986.

Jokalari enblematikoak

JokalariaHerrialdeaDenboraldiakAldiaPostuaPartidakPartidak
selekzioarekin (puntuak)
Tituluak Stade Toulousainekin
Claude Portolan  FRA151981-1996Harroina35836 aldiz Frantziako txapelketa
(1985, 1986, 1989, 1994, 1995 eta 1996)
Europako Txapeldunen Kopa (1996)
Serge Gabernet  FRA141974-1986Atzelaria31714 (48)2 aldiz Frantziako txapelketa
(1985, 1986)
Jean-Claude Skrela  FRA131970-1983Hirugarren lerroko hegala27646Frantziako txapelketaren finala (1980)
Jean Bouilhou  FRA122001-2013Hirugarren lerroko hegala39224 aldiz Frantziako txapelketa
(2001, 2008, 2011, 2012)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(2003, 2005, 2010)
Albert Cigagna  FRA121983-1995Hirugarren lerroko erdikoa33315 aldiz Frantziako txapelketa
(1985, 1986, 1989, 1994 eta 1995)
Émile Ntamack  FRA171988-2005Erdikoa36846 (135)6 aldiz Frantziako txapelketa
(1994, 1995, 1996, 1997, 1999 eta 2001)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(1996, 2003 et 2005)
Yannick Jauzion  FRA112002-2013Erdikoa30073 (103)3 aldiz Frantziako txapelketa
(2008, 2011, 2012)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(2003, 2005, 2010)
Gérard Portolan  FRA111981-1992Harroina23903 aldiz Frantziako txapelketa
(1985, 1986 eta 1989)
Gérald Martinez  FRA111973-1984Uztartze-erdilaria2117Frantziako txapelketaren finala (1980)
Pierre Villepreux  FRA101965-1975
1977-1978
Atzelaria14934 (168)Frantziako txapelketaren finala (1969)
Jean-Pierre Rives  FRA71974-1981Hirugarren lerroko hegala13759Frantziako txapelketaren finala (1980)
Clément Poitrenaud  FRA162000-2016Atzelaria35247 (35)4 aldiz Frantziako txapelketa
(2001, 2008, 2011 eta 2012)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(2003, 2005 et 2010)
Vincent Clerc  FRA142002-2016Hegalekoa32667 (170)3 aldiz Frantziako txapelketa
(2008, 2011 eta 2012)
3 aldiz Europako Txapeldunen Kopa
(2003, 2005 et 2010)
Thierry Dusautoir  FRA102006-2016Hirugarren lerroko hegala225803 aldiz Frantziako txapelketa
(2008, 2011 eta 2012)
Behin Europako Txapeldunen Kopa (2010)

Erreferentziak

Kanpo estekak