Europako Nazioen Errugbi Kopa

Europako Nazioen Errugbi Kopa (ingelesez: European Nations Cup, frantsesez: Championnat européen des nations de rugby à XV) edo Sei Nazioen B Txapelketa gizonezkoen errugbi txapelketa da, Europako bigarren eta hirugarren mailako selekzioen artekoa. Rugby Europe da antolatzailea.

Europako Nazioen Errugbi Kopa
Rugby Europe International Championships
Championnat européen international de rugby à XV
AntolatzaileaRugby Europe
Sorrera1936
2000 (Europako Nazioen Kopa)
EremuaEuropa (Sei Nazioetakoak izan ezik)
Taldeak8 (Championship)
JaitsieraTrophy
Garaipen gehienGuztira:
Frantzia Frantzia (25)
Nazioen Kopa:
Georgia Georgia (16)
TxapeldunaGeorgia Georgia (2023-24)
Webgunearugbyeurope.eu

Historia

1931n, Frantzia egotzia izan zen Bost Nazioen Txapelketatik. Horren ondoren, Italia, Errumania, Alemania, Espainia, Belgika, Portugal, Herbehereak eta Kataluniarekin elkartu zen Errugbi Amateurraren Nazioarteko Federazioa (FIRA, gaur egun Rugby Europe) sortzeko,[1] International Rugby Football Boarden alternatiba gisa. Firak antolaturik, Europako hiru txapelketa jokatu ziren 1936tik 1938ra,[oh 1] eta Frantziak irabazi zituen hirurak. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantzia Bost Nazioen Txapelketan sartu zen berriro, eta FIRAk bi txapelketa baino ez zituen antolatu, 1952an eta 1954an. Horiek ere Frantziak irabazi zituen.[2]

1965etik aurrera, FIRA Europako txapelketa biziberritzen saiatu zen, FIRA Nations Cup (1965-1973) eta FIRA Trophy (1973-1997) sortuz. Hala ere, Frantziak ez zuen parte hartzen lehenbiziko taldearekin, bigarrenarekin baizik (Frantzia A). 1990eko hamarkadaren amaieran, txapelketak indarra galdu zuen, eta edizio batzuk ez ziren egin.[2]

Europako Nazioen Kopa 2000. urtean abiatu zen, Italiako selekzioa Sei Nazioen Txapelketan sartu zenean. Harrezkero, Frantziako eta Italiako selekzioek ez dute parte hartzen.[3] Nazioen Kopatik Sei Nazioen Txapelketara igotzeko aukerarik ez dago.

Egitura

Lau maila daude:

  • Championship (1. maila)
  • Trophy (2. maila)
  • Conference 1 (3. maila)
  • Development (4. maila)

2023-24 denboraldian, hauek izan ziren lehenbiziko bi mailetako taldeak

Championship
Georgia
Portugal
Errumania
Espainia
Herbehereak
Alemania
Belgika
Polonia
Trophy
Suitza
Suedia
Txekiar Errepublika
Kroazia
Lituania
Ukraina

Aurreko txapelketak

Europako Txapelketa (1936-1938)

UrteaTxapeldunaBigarrena
1936 Frantzia Alemania
1937 Frantzia Italia
1938 Frantzia Alemania

Europako Txapelketa (1952-1954)

1954ko Europako Txapelketaren finala, Frantziaren eta Italiaren artekoa. Baloiarekin Roger Martine; atzerago Maurice Prat eta Gérard Murillo.
UrteaTxapeldunaBigarrena
1952 Frantzia Italia
1954 Frantzia Italia

Nazioen Kopa (1966-1973)

UrteaTxapeldunaBigarrena
1965-66 Frantzia Italia
1966-67 Frantzia Errumania
1967-68 Frantzia Errumania
1968-69 Errumania Frantzia
1969-70 Frantzia Errumania
1970-71 Frantzia Errumania
1971-72 Frantzia Errumania
1972-73 Frantzia Errumania

FIRA Txapelketa (1974-1997)

1975eko FIRA Txapelketan, Frantziaren aurka jokatu zuen Italiako taldea.
UrteaTxapeldunaBigarrena
1973-74 Frantzia Errumania
1974-75 Errumania Frantzia
1975-76 Frantzia Italia
1976-77 Errumania Frantzia
1977-78 Frantzia Errumania
1978-79 Frantzia Errumania
1979-80 Frantzia Errumania
1980-81 Errumania Frantzia
1981-82 Frantzia Italia
1982-83 Errumania Italia
1983-84 Frantzia Errumania
1984-85 Frantzia Sobietar Batasuna
1985-87 Frantzia Sobietar Batasuna
1987-89 Frantzia Sobietar Batasuna
1989-90 Frantzia Sobietar Batasuna
1990-92 Frantzia Italia
1992-94 Frantzia Italia
1995-97 Italia Frantzia

Europako Nazioen Kopa (2000- )

2020ko Europako Nazioen Kopa, Errusiak 19 - Portugalek 18.
UrteaTxapeldunaBigarrenaHirugarrena
2000 Errumania Georgia Maroko
2001 Georgia Errumania Errusia
2001-02 Errumania Georgia Errusia
2003-04 Portugal Errumania Georgia
2005-06 Errumania Georgia Portugal
2007-08 Georgia Errusia Errumania
2009 Georgia Errusia Portugal
2010 Errumania Georgia Errusia
2011 Georgia Errumania Portugal
2012 Georgia Espainia Errumania
2013 Georgia Errumania Errusia
2014 Georgia Errumania Errusia
2015 Georgia Errumania Espainia
2016 Georgia Errumania Errusia
2017 Errumania Georgia Espainia
2018 Georgia Errusia Alemania
2019 Georgia Espainia Errumania
2020 Georgia Espainia Errumania
2021 Georgia Errumania Portugal
2022 Georgia Errumania Espainia
2023 Georgia Portugal Errumania
2024 Georgia Portugal Espainia

Palmaresa

Europako Nazioen Kopa

TaldeaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
Georgia1651
Errumania595
Portugal124
Errusia036
Espainia034
Alemania001
Maroko001
  • Garaipen gehien: 16 Georgia (2001, 2008, 2009, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024)

Txapelketa guztiak

TaldeaIrabazleaBigarrenaHirugarrena
Frantzia255-
Georgia1651
Errumania102015
Italia198
Portugal124
Sobietar Batasuna-43
Espainia-38
Errusia-36
Alemania (a)-23
Maroko--3
Txekiar Errepublika--2
  • (a) Alemaniako Errepublika Federalak 1952an lortu zuen hirugarren postua barne.
  • Garaipen gehien: 25 Frantzia (1936, 1937, 1938, 1952, 1954, 1966, 1967, 1968, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1976, 1978, 1979, 1980, 1982, 1984, 1985, 1987, 1989, 1990, 1992, 1994)

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak