Italiako errugbi selekzioa

Italiako errugbi selekzioa Italiaren ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. 1929ko maiatzak 20an jokatu zuen lehenbiziko partida. Europako talde onenen artean dago, eta 2000tik aurrera Sei Nazioen Txapelketan parte hartzen du.

Italiako errugbi selekzioa
IzengoitiaSquadra Azzurra
Azzurri (Azuis)
ElkarteaFederazione Italiana Rugby
EstadioaStadio Olimpico, Erroma (72.698)
HautatzaileaKieran Crowley
KapitainaMichele Lamaro
Partida gehienSergio Parisse (142)
Puntu gehienDiego Domínguez (983)
Entsegu gehienMarcello Cuttitta (26)
taldearen koloreaktaldearen koloreaktaldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreaktaldearen koloreaktaldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Espainia Espainia 9-0 Italia Italia
1929ko maiatzak 20
Garaipenik handiena
Italia Italia 104-8 Txekia Txekia
1994ko maiatzak 18
Porrotik handiena
Hegoafrika Hegoafrika 101-0 Italia Italia
1999ko ekainak 19
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak10 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onenaEz da inoiz multzo fasetik pasatu
Sei Nazioen Txapelketa
Parte hartzeak23
Posturik onena-

Historia

Italian jokaturiko aurreneko errugbi partida 1911n izan zen: US Milanese eta Frantziako Voironek neurtu ziren. 1928 arte ez zen federaziorik eratu, eta selekzioak 1929ko maiatzean jokatu zuen lehenbiziko partida, Bartzelonan; 9 eta 0 galdu zuen Espainiaren aurka.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan, atzerriko jokalariek (John Kirwan, Naas Botha, David Campese, Michael Lynagh...) bultzada handia eman zioten Italiako errugbiari, eta 1987ko Munduko Errugbi Txapelketarako sailkatzea lortu zuen.

1990eko hamarkadan, talde indartsua osatu zuen, eta 2000. urtean Bost Nazioen Txapelketaren partaide bihurtu zen, Sei Nazioen Txapelketa osatuz. Hasiera bikaina izan zuen gainera, estraineko partidan aurreko txapelduna zen Eskoziari irabazi baitzion. 2003an, bigarren partida irabaztea lortu zen, Galesen kontra, eta aurrenekoz zurezko koilararik gabe gelditzea lortu zuen.

2016ko Sei Nazioetako partida Eskoziaren aurka.

2007tik aurrera, Frantziarekin jokatzen dituen partidetako garaileari Giuseppe Garibaldi trofeoa ematen zaio; Italia birritan izan da garaile, 2011n eta 2013an.

Uniformea

 
2007
 
2011
 
2013-2014
 
2015
 
2016
 
2017
 
2018
 
2019
 
2021

Palmaresa

Munduko Errugbi Kopa

Munduko Errugbi Kopa
UrteaPostuaJIBGATKT
1987Multzo fasea310240110
1991Multzo fasea31025776
1995Multzo fasea31026994
1999Multzo fasea300335196
2003Multzo fasea420277123
2007Multzo fasea420285117
2011Multzo fasea42029295
2015Multzo fasea42027488
2019Multzo fasea42119878
2023Multzo fasea4202114181
Denera35150207411158
     Irabazlea       Finalista       Hirugarrena       Laugarrena

Sei Nazioen Txapelketa

Sakontzeko, irakurri: «Sei Nazioen Txapelketa»
 
Ingalaterra

Frantzia

Irlanda

Italia

Eskozia

Gales
Parte-hartzeak1289513025130130
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak)
Home Nations5 (4)4 (3)9 (2)7 (3)
Bost Nazioak17 (6)12 (8)6 (5)5 (6)15 (8)
Sei Nazioak765006
Denera29 (10)18 (8)16 (8)0 (0)14 (8)28 (11)
Slam Nagusiak
Home Nations2[oh 1]
Bost Nazioak116136
Sei Nazioak243004
Denera131040312
Koroa hirukoitzak
Home Nations5276
Bost Nazioak164311
Sei Nazioak5705
Denera26131022
Zurezko koilarak
Home Nations71056
Bost Nazioak1012151510
Sei Nazioak0101842
Denera171325182418


Europako Nazioen Errugbi Kopa

Sakontzeko, irakurri: «Europako Nazioen Errugbi Kopa»
  • Txapelduna (1): 1997.
  • Txapeldunordea (9): 1937, 1952, 1954, 1966, 1976, 1982, 1983, 1992, 1994.

Jokalarien errekorrak

Partida gehien

#JokalariaPostuaUrteakPartidak
1Sergio Parissehirugarren lerroko erdiko2002–2019142
2Martin Castrogiovanniharroin2002–2016119
3Alessandro Zannihirugarren lerroko hegal2005–2020118
4Marco Bortolamibigarren lerroko2001–2015112
5Leonardo Ghiraldiniorpokatzaile2006–2020107
6Mauro Bergamascohirugarren lerroko hegal1998–2015106
7Andrea Lo Ciceroharroin2000–2013103
8Alessandro Tronconuztartze-erdilari1994–2007102
9Andrea Masiatzelari2000–201595
10Mirco Bergamascohegaleko2002–201289
Luke McLeanatzelari2008–2017

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Entsegu gehien

#IzenaPostuaUrteakJEn
1Marcello Cuttittahegaleko1987–19995526
2Paolo Vaccarihegaleko1991–20036523
3Carlo Checchinatohirugarren lerroko erdiko1990–20048421
Manrico Marchettohegaleko1972–19814321
5Alessandro Tronconuztartze-erdilari1994–200710219
6Mirco Bergamascoerdiko2002–20128917
Serafino Ghizzonihegaleko1977–19876017
Massimo Masciolettihegaleko1977–19905417
9Ivan Francescatoerdiko1990–19973816
Sergio Parissehirugarren lerroko erdiko2002–201914216

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Tanto gehien

#IzenaPostuaUrteakJTEnTrZkDr
1Diego Domínguezzabaltzaile1991–200374983912720820
2Tommaso Allanzabaltzaile2013–805011589771
3Stefano Bettarellozabaltzaile1979–19885548374610417
4Luigi Troianiatzelari1985–199547294257570
5Ramiro Pezzabaltzaile2000–200740260433526
6Mirco Bergamascoerdiko2002–2012892561712490
7Paolo Garbisizabaltzaile2020-36181230370
8Luciano Orquerazabaltzaile2004–201548154320312
9David Bortolussiatzelari2006–200816153135251
10Carlo Cannazabaltzaile2015–202153152520263

2024ko martxoaren 16an eguneratua. Partida ofizialak bakarrik.

Oharrak

Kanpo estekak