Euskal Errugbi Liga

Euskal Errugbi Liga edo Euro Basque Rugby Challenge Euskal Herrian jokatzen den errugbi txapelketa da. 2019an izan du aurreneko ekitaldia eta gizonezkoen zazpi taldek hartu dute parte[1]. Aviron Bayonnais izan da aurreneko txapelduna.

Euskal Errugbi Liga
Euro Basque Rugby Challenge
AntolatzaileaAkitania Berria
EAE
Nafarroa
Sorrera2019
Eremua Euskal Herria
Taldeak7
Garaipen gehienAviron Bayonnais (1)
TxapeldunaAviron Bayonnais (2019)
Webguneawww.eurobasquerugbychallenge.com
Aviron Bayonnaiseko jokalariak 2019ko garaipena ospatzen.

Etorkizunean emakumezkoen txapelketa egiteko asmoa dago, bai eta gizonezkoen bigarren maila bat ere[2].

Egitura

Zazpi taldek eman dute izena, hiru lapurtarrek, hiru gipuzkoarrek eta bizkaitar bakarrak. Bi multzo antolatu dira ligaxkak osatzeko, bata hiru taldetakoa eta bestea laukoa. Talde bakoitzak bi partida jokatuko ditu eta multzo bakoitzeko txapeldunek azken finala jokatuko dute.

Taldeak

Ekitaldiak

2019ko Liga

Jendetza bildu zen Altamira estadioan finaleko partidak ikustera.
Aviron eta Biarritzen arteko partida.
Angelu eta Ordiziaren arteko partida.

Ligatako partidak abuztuaren 17, 24 eta 31n jokatu behar ziren eta finala irailaren 7an izango zen Ordizian[3], baina Biarritzen izan zen 2019ko G7aren gailurrak sorturiko arazoen ondorioz bigarren jardunaldia ezin izan zen jokatu eta antolakuntzak aldaketak egin behar izan zituen. Irailaren 7an Ordizian bi partida jokatu ziren, Aviron-Biarritz eta Ordizia-Angelu, eta ligan izandako partida bien emaitzen baturaz erabaki zen txapelduna.

Bi partida irabazita Aviron Bayonnais izan zen txapelduna[4].

  • Ligaxkako Emaitzak:
EtxekoaEmaitzaKanpokoa
Hernani Rugby19-33Aviron Bayonnais
Biarritz Olympique31-21Ordizia Rugby
Anglet Olympique52-07Bera Bera Rugby
Getxo Rugby24-43Hernani Rugby
  • Azken partidak:
EtxekoaEmaitzaKanpokoa
Aviron Bayonnais17-10Biarritz Olympique
Ordizia Rugby50-07Anglet Olympique
  • Txapelduna
Txapelduna
Aviron Bayonnais
  • Sailkapena:
TaldeaPuntuakIrabaziBerdinduGalduPuntuak
alde
Puntuak
aurka
Dif.
Aviron Bayonnais92005029+21
Biarritz Olympique61014138+3
Anglet Olympique51015957+2
Ordizia Rugby5¹1017138+33
Hernani Rugby1016257+5
Getxo Rugby0012443-19
Bera Bera Rugby001752-45
  • ¹ Lehen jardunaldian jasotako txartel gorri batengatik laugarren postura jaitsi zen[4].

Erreferentzia

Kanpo estekak