Ordizia Rugby Elkartea

Ordizia Rugby Elkartea Gipuzkoako errugbi kluba da, egoitza Ordizian duena, Goierri eskualdean. Etxeko partidak Altamira estadioan jokatzen ditu. 1973an sortu zenetik, Espainian eta beste hainbat herrialdetan barrena eraman du Ordiziaren izena: Italia, Portugal, Frantzia, Eskozia, Gales...[1] Hiru aldiz izan da Espainiako Ligako finalista, azkena 2022an.

Ordizia Rugby Elkartea
Izen osoaAMPO Ordizia Rugby Elkartea
HiriaOrdizia, Goierri
 Gipuzkoa
Sorrera1973
Kirol zelaiaAltamira estadioa
(Edukiera: 3000)
PresidenteaEuskal Herria Koro Bosque
EntrenatzaileaArgentina Federico Gallo
LigaOhorezko Maila
2022-238.a, final laurdenak
Webguneaordiziarugby.eus
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak

2023-24 denboraldian, gizonezkoen lehenbiziko taldea Espainiako Ohorezko Mailan parte hartzen ari da. Horretaz gain, 23 urtez azpiko, emakumezkoen, eta errugbi inklusiboko taldeak ditu.

Historia

Ordizia Rugby Elkartea 1973an sortu zen. Ordiziako lagun kuadrilla batek jarri zuen martxan taldea, Ordiziako Mendizaleak elkartearen abaroan, eta S.M. Ordizia izena hartu zuen. 1973ko urriaren 28an jokatu zuen lehenbiziko partida, Rugby Club Irunen aurka.[2] Hasierako gazte haiek kirol berri bat erakutsi zioten Ordiziari, eta herriak bere egin zuen kirol hori.[3]

Altamirako belar naturaleko zelaian egin zituen lehen urratsak talde hark. Lokatz handia sortzen zenez, hasieran tirabirak izan zituzten futbolekoekin. Ondoren, Lazkaon ere jokatu zuten, eta Trevijanora aldatu ziren geroago. 2009tik Altamirako belar artifizialeko zelaian jokatzen dute.[3]

Klubaren historiako mugarririk handienetako bat 2005ean iritsi zen, Espainiako Mailara igo zelarik. Horri esker, zale asko erakarri ziren, eta klubak bultzada handia izan zuen. Mailari eusteko helburua zutenez, atzerriko jokalari batzuk ere kontratatu zituzten.[3] Bestalde, 2007. urtearen bukaeran hasi zen Idiazabalgo AMPO enpresa errugbi kluba babesten; harrezkero, AMPO Ordizia Rugby da taldearen izen ofiziala.[4]

2013ko Errege Kopako finala VRAC-en aurka.

2010-11n denboraldi bikaina egin zuen, La Vila txapeldunarengandik puntu bakarrera amaitu baitzuen.[5] 2012an eskuratu zuen lehenbiziko titulu garrantzitsua, Espainiako Kopa, Palentzian El Salvador 30 eta 27 menderaturik. Hurrengo urtean, berriz irabazi zuen Espainiako Kopa, Santanderren, VRAC-en aurka: 17-27.[3]

Bi kopak irabazi ostean, aldaketa handia bizi izan zuen taldeak, eta kosta egin zitzaion martxan jartzea.[3] 2015–16 denboraldian, 3 punturengatik saihestu zuen jaitsierako promozioa.

2021-22 denboraldia Kawa Leauma jokalariaren heriotzarekin hasi zuen Ordiziak.[6] Hilabete gogorrak izan ziren, baina taldeak buelta eman zion egoera gogor horri, eta Ohorezko Mailako finala jokatu zuen hirugarren aldiz. Sant Boi de Llobregaten izan zen, 2022ko ekainaren 5ean, eta katalanak 23 eta 17 nagusitu ziren.[7]

Uniformea

 
2011-2012
 
2013-2015
 
2015-2020
 
2020-2021
 
2021-2022

Palmaresa

Gernikaren aurkako euskal derbia, 2021ean.

Azken denboraldiak

Espainiako Ohorezko Maila

Ordizia eta Angeluren arteko partida Euskal Errugbi Ligan.
DenboraldiaTalde kopuruaPostuaPuntuakJokatuakIrabaziakBerdinduakGalduak
2005-2006107.a36188010
2006-2007107.a36188010
2007-2008106.a39188010
2008-2009106.a36186210
2009-2010106.a4318918
2010-2011102.a67181305
2011-2012102.a65181314
2012-2013125.a65221228
2013-2014126.a602212010
2014-2015127.a45229013
2015-2016129.a40226016
2016-2017127.a512210012
2017-2018125.a72221318
2018-2019124.a, finalerdiak63221228
2019-2020124.a55171115
2020-2021124.a57211209
2021-2022124.a, finalista49191216
2022-2023138.a, final laurdenak49181008

B taldea

DenboraldiaLigaPostua
2010-11Lehenengo Nazionala?
2011-12Lehenengo Nazionala?
2012-13Lehenengo Nazionala?
2013-14Euskal Maila (A multzoa)2.a
2014-15Euskal Maila (A multzoa)1.a
2015-16Euskal Maila (1. maila)3.a
2016-17Euskal Maila (1. maila)4.a
2017-18Euskal Maila (1. maila)2.a
2018-19[8]Euskal Maila (1. maila)3.a
2019-20-
2020-21[9]Euskal Maila (1. maila)[oh 1]4.a

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak