Evelyn Boyd Granville

Evelyn Boyd Granville (1924ko maiatzaren 1a - Silver Spring, Maryland, 2023ko ekainaren 27a) Amerikako Estatu Batuetan matematiketan doktore titulua lortu zuen bigarren emakume afro-amerikarra izan zen. Espazio bidaietarako orbitak kalkulatzeko programak garatu zituen.

Evelyn Boyd Granville
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEvelyn Boyd Granville
JaiotzaWashington1924ko maiatzaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSilver Spring (Maryland)2023ko ekainaren 27a (99 urte)
Hezkuntza
HeziketaDunbar High School (en) Itzuli 1941)
Smith College
(1941 - 1945) Zientziatan graduatua : matematika
Yale Unibertsitatea
(1945 - 1949) Doktoretza : matematika
TesiaOn Laguerre series in the complex domain (en) Itzuli
Tesi zuzendariaEinar Hille (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, informatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea  (1949 -  1950)
Fisk unibertsitatea  (1950 -  1952)
National Institute of Standards and Technology (en) Itzuli  (1952 -  1955)
IBM  (1956 -  1960)
NASA  (1960 -  1962)
North American Aviation (en) Itzuli  (1962 -  1963)
IBM  (1963 -  1967)
California State University, Los Angeles (en) Itzuli  (1967 -  1984)
Texas College (en) Itzuli  (1985 -  1988)
University of Texas at Tyler (en) Itzuli  (1988 -  1997)
Jasotako sariak

Biografia

Doktore-tesia Yale Unibertsitatean erdietsi zuen, 1949an, eremu konplexuko Laguerre-ren seriei buruz.

Unibertsitateko irakaslea izan zen 1950-1952 tartean beltzentzako Tennesseeko Fisk Unibertsitatean, 1967-1984 tartean Los Angeles-eko California State University-n erretiratu zen arte, Geroago Texas-eko Unibertsitatean ere, katedratiko moduan, parte hartu zuen ume eskoletan matematika lantzeko programa batean.

1956tik 1960ra IBM konputagailu-enpresa handian lan egin zuen, Vanguard proiektuan eta Mercury proiektuan (AEBetako tripulatutako lehenengo espazio bidaia). Proiektu garrantzitsu horietan espazio bidaietarako orbitak kalkulatzen ibili zen eta lan horiek errazteko programak garatu zituen. Geroago aitortuko zuen berak hori izan zela bere bizitza osoan izan zuen lanik atseginena.

1960an North American Aviation enpresako Espazio eta Informazio-Sistemen sailean ikertzaile aditu moduan urtebetez jardun zuen gero, baina IBMra itzuli zen 1967raino.

Astronauta estatubatuarrak ilargira eraman zituen Apolo proiektuan ere lan egin zuen geroago.

Errekonozimenduak

Kanpo estekak

O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F.. «Evelyn Boyd Granville» MacTutor History of Mathematics archive. St Andrews Unibertsitatea http://www-history.mcs.st-andrews.ac.uk/Biographies/Granville.html..