Ezkio

Gipuzkoako hegoaldeko udalerri ohi bat, gaur egun Ezkio-Itsasoko auzo bat


Ezkio Gipuzkoako erdi-hegoaldeko udalerri bat izan zen.[3] 2007an, 451 biztanle zituen. 1965etik 2017ra bitartean, Itsasorekin batera Ezkio-Itsaso udalerria osatzen zuten auzoetariko bat da. 2020ko abenduaren 22ko akordio bidez[4], Gipuzkoako Foru Aldundiak desegin egin zuen Ezkio eta Itsarorekin berriz elkartuz Ezkio-Itsaso berriz sortu Espainiako Auzitegi Gorenaren uztailaren 16ko 1025/2020 epaiari men eginez.

Ezkio
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Ezkioren ikuspegia Kizkitza ingurutik.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaEzkio-Itsaso
Izen ofizialaEzkio
AlkateaTomas Etxaniz Mendiguren
Posta kodea20709
INE kodea20035
Herritarraezkioar
Kokapena
Koordenatuak43°05′N 2°16′W / 43.08°N 2.27°W / 43.08; -2.27
Map
Azalera8,45 km²
Garaiera420 m
Distantzia54 km Donostiara
Demografia
Biztanleria451 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea53,37 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 7,31
Zahartze tasa[1]% 21,28
Ugalkortasun tasa[1]‰ 64,29
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 87,8 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,75 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,27 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 78,32 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 75.99 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1385
Webguneahttp://www.ezkio.eus/es/

Izena

Ezkio leku-izena ezki zuhaitzari bide dagokio. Antzina, herriaren izena Ezkioga zen, -aga atzizkia leku-adierazlea izanik. Osaera bera du Ezkiaga izenak, gaur egun euskal abizena dena. Ezkioga, izan ere, Ezkiagaren aldaera hutsa da. Horrenbestez, Ezkiogak «ezkiak dauden lekua» esan nahiko luke. Ezkioga, gizaldien igaroaz, Ezkio bilakatu zen, jatorrizko izenaren molde sinkopatua. Ezkio izena, jatorriz molde herrikoi eta lagunartekoa, ofizial egin zuten 1981ean.

Geografia

Mugakideak

Auzoak

Historia

Ezkiori buruzko lehenengo datuak 1385eko urriaren 29koak dira. Egun hartan Urretxuri batu zitzaion. Horren ondorioz, Segurarekin hainbat iskanbila izan zituen Urretxuk. Azkenean 1441. urtean Ezkio Segurari batu zitzaion.

1661eko martxoaren 13an Ezkio Areriako alkatetzatik banandu zen.

Ezkioko agerkundeak

Ezkioko Ama Birjinaren ustezko agerkundeak[5] bere sasoian entzute handia eduki zutela ere, geroago isilean gorde izan nahi zituzten. 1931ko ekainaren 30ean, Antonia eta Andres Bereziartua neba-arrebek lehen aldiz Ama Birjina ikusi ei zuten bertan. Albistea arin zabaldu zen eta milaka pertsona Birjina agertu zen larrera erromesaldian joaten hasi ziren. Agerkundeak biderkatu egin ziren, histerismo, espasmoak eta konorte galtzeak gertatu ziren jaiera grinatsuko giroan. Hala ere, lehen uneetatik, sasoiko elizkidegoaren zati handi batek zein gizarteko alderdi laizistak eszeptiko azaldu ziren Ezkioko agerkundeen aurrean.

Ustezko agerkundeen lekuan, jendetza bildurik (1931)

Walter Starkie hispanista katoliko irlandarra Ezkion egon zen, agerkundeak euren goreneko aldian zeudela, eta Ezkioko gertakariei bere Spanish Raggle-Taggle liburuan atalburu oso bat eman zien. Hari kontatutako pasarteak aztertu eta bertan jazotzen ziren gertaerak ikusi ostean, talde eskuindar eta ohiturazaleek jazoerak agerkundeen egun bi aurretik aldarrikatutako Espainiako Bigarren Errepublika laikoaren aurka egiteko erabiltzen ibili zirela ondorioztatu zuen. Ama Birjinak iragarleei emandako mezuetako batzuk gertuko guda bat iragartzen bide zuten.

Eliza katolikoa agerkundeen aurka arrazoi birengatik azaldu zen: alde batetik, agerkundeetan naturaz gaindiko gertakarien frogarik ez egoteagatik, eta bestetik, bere burua azpijoko politikoen baitan nahastuta ikustearen beldurragatik. 1933an Elizak Ezkion basilika baten eraikuntza galarazi zuen eta, azkenik, lehen agerkundetatik urte bi baino gehiago igaro zirela, gezurrezkoak izan zirela adierazi zuen. 1934tik aurrera, Elizaren ukatzea zela eta, Ezkioren inguruan sortutako mugimendua makaldu zen. Elizak zein Errepublikako agintariek mugimendua eten nahi zuten eta Ezkio eskas bisitatutako eta baztertu samartutako leku bihurtu zen. Edozelan ere, sinestun talde txikiek agerkundeen fedeari eutsi diote gaur egunera arte.

1932 Pío Barojak Los Visionarios (euskaraz, Begitaziodunak) eleberria idatzi zuen, Ezkioko agerkundeei buruz jardunez. 2001ean Manuel Gutiérrez Aragónek Ezkioko gertaeretan ere oinarritutako Visionarios filma arteztu zuen.[6]

Demografia

Ezkioko biztanleria
20002001200220032004200520062007
132134139137144147143155

Politika

Alkateak

Hauek izan dira Ezkioko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[7]
Joseba Etxezarreta[8][9][10]2017 a2019Independenteak
Tomas Etxaniz Mendiguren[7][11][12]20192021 bEzkio Eraikiz

a 2017an Ezkio-Itsaso udalerria bitan banatu zen eta Ezkio eta Itsaso udalerriak sortu ziren.

b 2020an Ezkio-Itsaso berriro ere udalerria bihurtu zen.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa