F.W. Murnau

Friedrich Wilhelm "F. W." Murnau (Bielefeld, 1888ko abenduaren 28a - Santa Barbara, 1931ko martxoaren 11) alemaniar zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.

F.W. Murnau

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich Wilhelm Plumpe
JaiotzaBielefeld1888ko abenduaren 28a
Herrialdea Alemania
HeriotzaSanta Barbara (Kalifornia)1931ko martxoaren 11 (42 urte)
Hobiratze lekuaSüdwestkirchhof Stahnsdorf (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Ernst Busch Academy of Dramatic Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea
Lantokia(k)Bora Bora
Genero artistikoabeldurrezko zinema
drama
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

filmmuseum-berlin.de…
IMDB: nm0003638 Allocine: 10870 Allmovie: p103827 TCM: 137578
Discogs: 1179676 Find a Grave: 8443 Edit the value on Wikidata

Ahotsik gabeko zineman eragin handia lortu zuen zuzendaria izan zen. Bere benetako izena Friedrich Wilhelm Plumpe zen.

1920ko hamarkadan, alemaniar espresionismo mugimenduaren barruan kokatu dezakegu. Bere lanen artean, Fausto filma aurkitu dezakegu.

Biografia

Max Reinhardten konpainian hasi zituen antzerki-ikasketak, baina Lehen Mundu Gerra hasi zenean ikasketak bertan behera utzi behar izan zituen. Propagandako zenbait film egin ondoren, zinemagintzari ekin zion antzerkia utzita, eta zinema mutuko zuzendari nagusietako bat bihurtu zen.

Haren lehen lan handia Nosferatu (1922) izan zen, garai hartan arrakasta handirik izan ez zuena. Beste lan bikain batzuen ondoren Azkena (1924, "Der Letzte Mann") egin zuen; artean pentsaezinak ziren kamera-mugimenduak egin zituen hartan, eta irudi hutsez, idatzizko hitzik gabe, eskaintzen den zinema mutuko film bakanetarikoa da. Arrakastak Tartufo (1925) eta Fausto (1926) lan garestiak egitera bultzatu zuen. Hollywoodera joan eta han Sunrise (1927, "Egunsentia") zoragarria egin zuen. Tirabirak izan zituen ekoizleekin, ordea, eta Hollywoodetik joan zen. Flaherty dokumental egilearekin elkartu zen Hegoaldeko itsasoan Tabu (1931) izeneko filma egiteko, baina estreinatu baino lehen hil zen auto istripuz.F.W. Murnau

Filmografia

FilmaUrteaOharrak
Der Knabe in Blau1919Galdurik
Satan1920Galdurik
Der Bucklige und die Tänzerin1920Galdurik
Der Janus-Kopf1920Galdurik
Abend – Nacht – Morgen1920Galdurik
Sehnsucht1921Galdurik
Der Gang in die Nacht1921
Schloß Vogelöd1921
Marizza, genannt die Schmuggler-Madonna1922
Der brennende Acker1922
Nosferatu, eine Symphonie des Grauens1922
Phantom1922
Die Austreibung1923Galdurik
Komödie des Herzens1924Gidoilaria bakarrik
Die Finanzen des Großherzogs1924
Der letzte Mann1924
Herr Tartüff1925
Faust1926Azken alemanezko filma
Sunrise: A Song of Two Humans1927
4 Devils1928Galdurik
City Girl1930
Tabu1931

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: F.W. Murnau