Fahrenheit 9/11

Fahrenheit 9/11 2004ko ekainaren 23an plazaratutako dokumentala da, Michael Moorek zuzendua. Izena Ray Bradburyren Fahrenheit 451 eleberri anti-utopikotik datorkio. Historiako dokumentalik ikusiena izan da. 2005eko urtarrilerako, 220 miloi dolar jasota zeuzkan mundu osoan, aurrekaririk gabeko dirutza dokumental politiko batengatik. Gainera, 2004ko Canneseko Zinemaldian, Urrezko Palma jaso zuen, jaialdiko sari nagusia.

Fahrenheit 9/11
Jatorria
Argitaratze-data2004
IzenburuaFahrenheit 9/11
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala eta Panfletoa
Iraupena122 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Michael Moore
Gidoigilea(k)Michael Moore
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMichael Moore
Monica Hampton
Harvey Weinstein
Bob Weinstein



Konpainia ekoizleaDog Eat Dog Films
Lions Gate Entertainment
Sony Pictures Home Entertainment (en) Itzuli


[[Kategoria:Sony Pictures Home Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaHarvey Weinstein
Bestelako lanak
MusikagileaJeff Gibbs
Argumentu nagusia2001eko irailaren 11ko atentatuak
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak
Europako Zinemaren Saria, Europaz kanpoko Film Onenarentzakoa
17th European Film Awards (en) Itzuli

Michael Moore

fahrenheit911.com
IMDB: tt0361596 Filmaffinity: 216517 Allocine: 52305 Rottentomatoes: m/fahrenheit_911 Mojo: fahrenheit911 Allmovie: v305974 TCM: 546916 Metacritic: movie/fahrenheit-911 TV.com: movies/fahrenheit-911 Netlix: 70000505Edit the value on Wikidata

Filma George W. Bushen politikaren kritika latza da, batik bat deritzon Terrorismoaren kontrako gerrarengatik. Halaber, AEBetako komunikabide enpresa handiek ere kritika gogorrak jasotzen dituzte, Iraken aurkako gerra txalotzeagatik (gerra horretara zerk eraman zuen analizatu gabe) eta horkoen hildakoei buruz zehaztasunez ez informatzeagatik. Hori dela eta, filma polemikoa izan da oso. Izan ere, Michael Moore AEBen zehar bidaia luze bat egin zuen filma erakusten 2004ko hauteskunde presidentzialetan George W. Bush berriz aukeratuta atera ez zedin.

Kanpo estekak