Fatima al-Aqel

Fatima al-Aqel (arabieraz: فاطمة العاقل‎; 19572012ko urtarrilaren 11) emakume itsuen eskubideen aldeko yemendar ekintzailea izan zen.

Fatima al-Aqel
Bizitza
JaiotzaYemen, 1957
Herrialdea Yemen
HeriotzaYemen2012ko urtarrilaren 11 (54/55 urte)
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea

Bizitza

Kairoko Unibertsitatean ikasten ari zela, itsu bihurtu zen. Arteetan lizentziatu zen eta islamiar ikasketetan diploma bat jaso zuen[1].

1995ean emakume itsuentzako Yemengo lehen eskola ireki zuen. 1997an, erakunde bat sortu zuen, Al-Aman Organization Blind Women Care (AOBWC), hezkuntzan eta langilerian emakume itsuek dituzten aukerak areagotzeko[2]. Yemenek itsutasun- eta begi-gaixotasun-tasa altua du, eta horietako asko tratagarriak dira. Hala ere, yemendar askok ezin dute tratamendua ordaindu, edo kasu batzuetan, aholku mediko okerrak jasotzen dituzte, eta ondorioz itsu geratzen dira[3]. 2012an, 76.000 yemendar itsu inguru zeudela kalkulatu zen, gehienak landa-eremuetan bizi zirela[4]. Yemenen, pertsona desgaituek ikasketak egiteko eta zerbitzu sozial eta publikoetarako sarbidea jasotzeko erronka asko dituzte[5].

Fatima al-Aqelek nahi zuen Yemengo emakume itsuak gizartearen parte aktibo izatea eta ikasten jarraitu eta enplegua lortu ahal izatea[6]. AOBWCk emakume itsuei ikasten eta bizitza sozial eta politikoan aktiboki parte hartzen laguntzen die. Gainera, liburuak Braille sistemara egokitzen ditu[7]. Erakundeak Hezkuntza Ministerioarekin eta antzeko beste fundazio batzuekin kolaboratzen du[1]. 2001ean, Fatima al-Aqelek AOBWCren eta Britainia Handiko Kultur Kontseiluaren arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen[7].

2012ko urtarrilaren 11n hil zen[1]. Urte berean, hil osteko Balqis saria eman zioten, Yemengo emakume taldeen ekarpenak aitortzeko ematen dena[8].

Erreferentziak

Kanpo estekak