Felicia Abban

Ghanako argazkilari profesionala

Felicia Ansah Abban (Sekondi, Urre Kosta Britainiarra,1935 edo 1936 - Accra, 2024ko urtarrilaren 4a) Ghanako lehen emakume argazkilari profesionala izan zen.

Felicia Abban
Bizitza
JaiotzaSekondi-Takoradi (en) Itzuli, 1936
Herrialdea Ghana
BizilekuaAkkra
HeriotzaAkkra2024ko urtarrilaren 4a (87/88 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Lantokia(k)Akkra

abbanfelicia.com
Instagram: abban_felicia Edit the value on Wikidata

1960ko hamarkadan, Kwame Nkrumah[1] Ghanako lehen presidentearentzat argazkilari gisa aritu zen.[2]

Biografia

Gaztaroa

18 urte zituela, Felicia Abban Takoraditik Accrara joan zen, eta hantxe sortu zuen bere estudioa.[3]

Ibilbidea

Felicia Abbanek 50 urtez egin zuen lan. Argazkilari-ibilbidea, aitarekin argazkilaritza ikasi zuenean, hasi zen. Garai hartako emazte ikastun bakarra izan zen.[1] Accran sortu zuen bere tailerra, 1955ean, eta beste emakume batzuk kontratatu zituen ikastun gisa. Gero, Ghanako[4] lehen emakume argazkilari profesionaltzat hartua izan zen, Afrikako bizitza garaikidea erakusten duen argazkilaria, bere objektiboaren bitartez ikusitako kontakizun bisualekin.[5] Lehen erakusketa publikoa ANO galerian egin zuen, 2017ko martxoan. Galeria hark Abbanen omenez estudioa museo bihurtzeko asmoa agertu zuen. Horrela, museoak bere lana zaintzen lagundu izan du, etorkizuneko artistak sostengatzeko plataforma gisa.[1] Felicia Abbanen argazki pribatuen bilduma, gertakizun batera joan baino lehen, bere buruari egin zizkion argazkiak dira. Bere gaixotasuna (artritisa) larriagotu zenean, erretiratu zen argazkilaritzatik.[6] 2019an, 83 urte zituela, hautatu zuten bere obra batzuk Veneziako Biurtekoan[4] aurkezteko.[7][8]

Familia

Felicia Abban Robert Abbanekin ezkondu zen, zeinak, 1957ko Ghanaren independentzia ospatzeko, Kwame Nkrumahren erretratua marraztu zuen oihal batean, hondoan loreak eta Ghanaren mapa bat zituela.[9] Robert Abban lehengo Ghana Textiles and Manufacturing Company (GTMC) zenaren kreazio-zuzendaria izan zen.

Heriotza

Felicia Abban 2024ko urtarrilaren 4an hil zen, 88 urte zituela.[10]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Ghana