Fernando Aguilar

atleta espainiarra

Fernando Aguilar Camacho (Frailes, 1938ko otsailaren 2a - Torrevieja, 2013ko ekainaren 21a) gipuzkoar atleta izan zen, luzera handiko lasterketetan espezializatua.[1] Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte 5.000 metroko lasterketan[2] eta Espainiar estatuan 10.000 metrotan 29 minututuik jeisten lehenengo atleta izan zen. "Aretxabaletako galgoa" ezizena eman zioten.

Fernando Aguilar
Bizitza
JaiotzaFrailes1938ko otsailaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaTorrevieja2013ko ekainaren 21a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak5.000 metroko lasterketa
10.000 metroko lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 

Biografia

Jaenen jaioa izan arren, hamalau urte zituela, Aretxabaletara etorri eta bere kirol ibilbidea Gipuzkoan egin zuen,[3] hasieran Aretxabaleta Kirol Elkartean eta ondoren Real Sociedad taldean.

1957an egin zuen lehen lasterketa eta 1959an Espainiako gazte mailako txapelduna izan zen 5.000 metrotan eta gazte mailako Donostiako Nazioarteko Krosa irabazi zuen.[2] Berehala hartu zuten nazioarteko txapelketatan aritzeko eta 1962an Iberoameriakar Jokoetan eta 1963an Mediterranear Jokoetan izan zen. Azken honetan brontzezko domina eskuratu zuen. 1964an Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, 5.000 metrotan eta 10.000 metrotan.[4][2]

1975ean kirolari profesionala izateari utzi zion baina korritzen jarraitu zuen beteranoen mailan. 1978an Donostiako maratoian hartu zuen parte eta laugarrena izan zen.

Txapelketak

Nazioarteko txapelketak

UrteaTxapelketaLekuaEmaitza
1964Olinpiar JokoakTokio, 5.000 m.: 12.a (2. erronda)
10.000 m.: Utzi (Finala)
1963Mediterranear JokoakNapoli, 5.000 m.: 3.a

Espainiako txapelketak

  • Krosean:
    • Txapelduna (2): 1966, 1967
    • Bigarrena (1): 1964
    • Hirugarrena (2): 1961, 1965
  • Pistan:
    • 1.500 m (1): 1965
    • 5.000 m (2): 1959 (gazte mailan), 1963
    • 10.000 m (2): 1963, 1967

Erreferentziak