Fiodor Dan

Fiodor Ilitx Dan (errusieraz: Фёдор Ильич Дан; 1871ko urriaren 19a1947ko urtarrilaren 22a) errusiar mentxebike judua izan zen, formazioz medikua[1].

Fiodor Dan

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1871ko urriaren 19a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaNew York1947ko urtarrilaren 22a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lidija Ossipowna Dan (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaImperial University of Dorpat (en) Itzuli 1895)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta kazetaria
KidetzaSobieten Komite Exekutibo Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata

Bizitza

Hastapenak

Oso gaztetatik, 1895tik, Vladimir Ulianovek (Leninek) eta Julius Martovek zuzentzen zuten Langile Klasea Askatzeko Borroka Batasunean, eta 1896an, greba batean parte hartzearren atxilotu zuten, eta ondoren, Viatka probintziara deportatu zuten. Itzultzean, 1898an sortu zen Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin zuen. 1901an emigratu egin zuen, Berlinera eta Suitzako Geneva hirira, eta Iskra egunkariko langile bihurtu zen. 1902an, berriz, Errusiara itzuli zenean atxilotu egin zuten[1].

1903an, Alderdi Sozialdemokrataren II. Biltzar Nagusiaren ordezkari izan zen Londresen, eta kongresu horretan mentxebikeekin egin zuen bat; mentxebikeen liderra zen Julius Martoven laguntzailerik handiena izan zen, eta horrek Iskra (orduan, mentxebikeen kontrolpean) aldizkariko argitalpen-taldean sartzeko aukera eman zion. 1905ean, Iskra desagertzean, Dan mentxebikeen argitalpen berria zen Natxalo aldizkariaren zuzendari bihurtu zen (honek Danek mentxebikeen artean zuen itzalaren ideia bat ematen du). Errusiako Alderdi Sozialdemokrataren IV. eta V. Biltzar Nagusien partaide izan zen. 1907an, berriz, egin zuen erbestera. 1912an Errusiara itzuli zen, eta 1913an diputatu aukeratu zuten. 1914an, Lehen Mundu Gerraren aurka azaltzearren atxilotu egin zuten, baina 1915an aske utzi zuten, armadan mediku lana egin zezan baldintzarekin. Lehen Mundu Gerraren kontra agertu zen lehen momentuan, baina 1917an, “defentsismo demokratikoarekin” bat egin zuen, hau da, gerra jarraitzearen alde egin zuen[1].

Errusiako Behin Behineko Gobernua

Petrogradeko Sobietaren Ispolkomeko eta baita ere zuzendaritzako kide izan zen. Hasiera batean, mentxebikeek koalizioko Gobernuan parte hartzearen aldekoa izan zen. Sukhanoven ustez, garai horietan, Tsereteliren laguntzailerik hurbilekoena izan zen, “Tseretelik ez zukeen hainbeste eraginik izango Dan ondoan izango ez balu”, hau da, Dan Alderdi Mentxebikeko bigarrena izan zen. Ekainean, Errusia Osoko Langile Sobieten I. Biltzar Nagusian, VTsIKeko kide aukeratu zuten. Uztaileko Egunak izan zirenean, Sobietaren eta burgesiaren arteko koaliziozko Gobernua defendatu zuen kalean protestan ari ziren langile eta soldaduen jarreraren aurka, boltxebikeen jarrera “deitoratu” zuen, eta Leninen ihes egiteko erabakia “onartezin” bezala deskribatu zuen; hala ere, Tseretelik proposatutako errepresio-neurrien aurkakoa izan zen, neurri haiek boltxebikeei on egin ahal zietela argudiatuz[1].

Urriko Iraultza

Hala ere, batez ere Kornilov aferan, estatu-kolpe saiakeraren ondoren, mentxebikeen barruan, ildo ofizialistatik Martovek jarraitutako ildo ezkertiarrera egin zuen. Boltxebikeak boterea lortu ez zezaten, alderdi sozialista ezberdinen arteko koalizioaren aldekoa zen. Urriaren 24an, Errepublikaren Kontseiluan esan zuen ezinezkoa zela “soilik gobernuaren indarrekin” boltxebikeak garaitzea eta erreformak eskatu zituen; alderdi sozialista guztien arteko koalizio gobernua eskatuz. Hala ere, 1917ko Urriko Iraultza Sozialistaren aurka agertu zen, eta honekin batera deitua zen Sobieten II. Biltzar Nagusian VTsIKen zuen postua galdu zuen. Hala ere, boltxebikeen kontrako oposizio ez-antagonikoa egin zuenez, eta medikua zenez, Osasunerako Herri-Komisariotzan lanean hasi zen. 1919ko Sobieten VII. Biltzar Nagusian eta 1920ko Sobieten VIII. Biltzar Nagusian mentxebikeen ordezkaria izan zen. 1921ean, Txekak atxilotu egin zuen Estatu Sobietarraren kontrako konspirazioa zela eta[1].

Erbestea

1922an erbestera joan zen, lehenik Alemaniara eta 1933 ostean, AEBtara; eta 1923an sobietar herritartasuna galdu zuen. 1923tik 1940ra, erbestean, Alderdi Mentxebikearen zuzendaritzaren parte izan zen, harremanetarako arduradun gisa. 1941an, Alemania naziak SESB eraso zuenean, publikoki SESB defendatu zuen. New Yorken hil zen, 1947an[1].

Erreferentziak