Florence Welch

Florence Leontine Mary Welch[1] (Londres, Ingalaterra; 1986ko abuztuaren 28a)[2][3] kantari eta konpositore britainiarra da, Florence and the Machine indie-rock musika-taldearen burua delako ezaguna. Florence and the Machinen debut albuma, Lung, 2009an kaleratu zen; 2010eko urtarrilaren 17an, albuma Erresuma Batuan maila gorenera iritsi zen, rankingean 28 astez jarraian egon ondoren. Lung-ek 2010eko album britainiar onenaren Brit saria irabazi zuen. Taldearen bigarren estudio-albuma, Ceremonials, 2011ko urrian argitaratua, Erresuma Batuan lehena izan zen, eta Estatu Batuetan seigarrena. Taldearen hirugarren albuma, How Big, How Blue, How Beautiful, kritika positiboekin hasi zen 2015. urtean, eta Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako zerrendetan buru izan zen.[4][5][6] High As Hope taldearen laugarren albuma 2018an kaleratu zuten.

Florence Welch

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFlorence Leontine Mary Welch
JaiotzaCamberwell1986ko abuztuaren 28a (37 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AmaEvelyn Welch
Hezkuntza
HeziketaAlleyn's School (en) Itzuli
University of the Arts London (en) Itzuli
Camberwell College of Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea eta bateria-jotzailea
KidetzaFlorence and the Machine
Genero artistikoaindie rock
Indie popa
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaMoshi Moshi Records
Iamsound Records (en) Itzuli
Island Records
Universal Republic Records
Republic Records
Virgin EMI Records (en) Itzuli

florenceandthemachine.net
IMDB: nm3506828 Twitter: florencemachine Instagram: florence Spotify: 0IROOdQ2fQUcoaEPqt1Isg iTunes: 303431464 Last fm: Florence+Welch Musicbrainz: 88798869-338b-418e-9c47-97365444b734 Songkick: 2717481 Discogs: 1145403 Allmusic: mn0001456630 Deezer: 4404069 Edit the value on Wikidata

2018an, Welchek Useless Magic izeneko liburua argitaratu zuen, Welchek idatzitako letra eta poema bilduma bat, ilustrazioekin.

Diskografia

Florence and the Machine-rekin

  • 2009: Lungs
  • 2011: Ceremonials
  • 2015: How Big, How Blue, How Beautiful
  • 2018: High As Hope

Beste artista batzuekin

UrteaIzenburuaArtistaAlbuma
2009"She's No Sense"

(Korista gisa)

The Big PinkDominos (Singlea)
2010"Here Lies Love"David Byrne eta Fatboy SlimHere Lies Love
2012"Sweet Nothing"Calvin Harris18 Months
2013"I Come Apart"ASAP RockyLong. Live. ASAP
2016"Hey Girl"Lady GagaJoanne
2017"Wild Season"Banks & SteelzAnything but Words

Erreferentziak