Forlane

Forlane edo Forlan izenekoa (italieraz Furlana, frantsesetik Forlane bezala etorria) erritmo biziko dantza tradizional bat da, jatorria Friulin duena. Frantzian XVII. mendearen amaieran sartua izan zen eta laster bihurtu zen dantza gortetar bat. Hortik barrokoko suite frantziar eta alemaniarretan mugimendu bezala sartua izatera pasa zen, eta ondoren erromantizismoko suitetan.[1][2]

Bere erabilerei dagokionez, Johann Sebastian Bachek bere lehen suite orkestralean forlane bat sartu zuela nabarmendu behar da, Maurice Ravel konposatzaile ziburutarrak dantza honen barrokoko erabilera gogorarazi zuen Le Tombeau de Couperin izeneko pianoarentzako bere suitean, honen denbora neurritu egin zuen arren. Ernest Chaussonen Quelques Danses izeneko pianoarentzako suitean ere forlane bat interpretatzen da, baina erritmo oso biziko 3/6an.

Denis Labord Lapurdiko etnologoak beste dantza barroko arin batzuekin lotzen zituen, Irlandako Giga-rekin eta Baztango zortzikoarekin duen antzekotasunaz idatzi zuen.[3]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak