Suite (musika)

nolabaiteko batasuna edo ezaugarri komunak dituzten atalez osatutako konposizioa
Artikulu hau konposizioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Suite (argipena)».

Suite[1] izenekoa zenbait mugimendu laburrek osatutako musika lan bat da, mugimendu hauek barroko garaiko dantza ezberdin batzuk direlarik. Suitea era modernoko orkestrarako lehen lanetakotzat hartua da. Barne batasuna egon zedin, suite bateko mugimendu guztiak tonalitate berean idazten ziren, edo bere erlatibo txikian. Beste batzuetan musika gai bat aurkezten zen dantza ezberdinetan. Horregatik genero hau XVII. mendean sortu zen sonata formaren aurrekaritzat hartu izan da. Dantzek forma bitar sinple bat zuten, hau da, bi sekzio nahiko berdintsuak. Suite bat hamar mugimendu inguruz osatua zegoen. Preludio batekin hasten zen. Lehen dantza alemanda bat izan zitekeen, erritmo bizikoa; ondoren kourante edo zarabanda bat; bourrée bat, erritmo moderatukoa eta hala jarraituz, dantza bizi batekin amaitzeko, Giga kasu. Suiteak bere garairik oparoena Georg Friedrich Händel eta Johann Sebastian Bach konposatzaile alemaniarrekin izan zuen XVIII. mendean. Barrokoa amaitzean, suitea tonalitate ezberdinak nahasten zituen musika forma sofistikatu bat izan zen, gaiak kontrastatzen zituen lanaren hasieran aurkeztuz eta amaieran berrezarriz. Hitz batean, sonataren sorrera iragartzen du, suitea ordezkatuko duena genero instrumental bezala XVIII. mendearen bigarren erdian.

Forma honek izen ezberdinak jaso ditu garaia, herrialdea eta konposatzailearen arabera. Horien artean:

Gainera, suitea, oinarrizko piezaz eta ez oinarrizko piezaz osatua zegoen.

  • Oinarrizkoak:
    • Alemanda alemaniarra (gortetiar dantza bikote lerro batentzako)
    • Courante frantziarra (dantza bizia)
    • Zarabanda espainiarra (espainiar jatorriko dantza motela)
    • Giga ingelesa (dantza azkarra eta bizia), beti barrokoko suitea ixten duena.
  • Beste arraroago batzuk
    • Harlequinade
    • Alla Espagniol, erritmo motelekoa, Zarabandaren antzerakoa baina solemneagoa
    • Rigodon edo Rigaudon
    • Sommeille
    • Kontradantza dantza hau oso ezaguna zen arren, George Philip Telemannek eta Arnek izan ezik, ez zen ia sekula erabili barrokoko suitean
    • Fandangoa, andaluziar jatorriko dantza, klasizismo garaian erabilia
    • Branle edo Branslea, frantziar jatorriko dantza pizkundetarra. Barrokoko suite frantziar eta italiar batzuetan agertzen da.
    • Lourea: nahiko arrunta Telemannen lanetan.
    • Fanfarea
    • Volta pizkundetarra, noizbait erabili zena
    • Fanfarinette fanfarria erritmoko dantza arina, Rameauk eta Telemannek landu zutena eta Fanfarean oinarritua
    • Ecossoise, dantza eskoziarra, Erregeordetzako Ingalaterran oso erabilia, swing dantza gogorarazten duen erritmo batekin.
    • Plainte
    • Boulangere, frantziar jatorriko dantza
    • Combattans dantza martziala
    • Polonaise, polonesa, orokorrean bere bertsio barrokoan
    • Badineriea. Bachek idatzitako bat oso ospetsu egin da.
    • Scherzoa, suite batzuetara erromantizismo garaian erantsitako mugimendua, Barrokoan existitzen ez zena. Minuetotik abiatuta sortu zen.
    • Passacaglia, italiar jatorriko "kalejira" bat
    • Rejouissance, "bozkarioa", ospetsuenak Händelen Errege Su Artifizialentzako musika izeneko lana ixten du.

Generoko lan aipagarriak

Genero honetako adibide handiak aurki daitezke Dieupart, Handel, Bach, Telemann, Couperin eta Rameauren lanetan, XVII. eta XVIII. mendeetan, suitearen urrezko aroan.

Français Dieupart (1667-1740)

François Couperin (1668-1733)

  • 4 suite liburu klabizenbalo bakarlariarentzat (1713 eta 1730 bitartean idatziak)

Georg Philipp Telemann (1681-1767)

  • Txirula eta baxu iraunkorrarentzako suitea
  • Musique de table (1733)

Jean-Philippe Rameau (1683-1764)

  • 3 suite liburu klabizenbalo bakarlariarentzat (1706, 1724 eta 1728an idatziak)
  • 2 suite mugimendu klabizenbalo bakarlariarentzat (1724 eta 1747an idatziak)

Georg Friedrich Händel (1685-1759)

  • Uretako musika eta Errege Su Artifizialentzako musika, orkestrarentzako suiteak (1719 eta 1749an idatziak)
  • 8 suite klabizenbalo bakarlariarentzat (1720an idatziak)

Johann Sebastian Bach (1685-1750)

  • 3 partita biolinarentzako bakarrik
  • 6 suite txeloarentzako bakarrik (1722an idatziak)
  • 27 suite klabizenbalo bakarlariarentzat, horien artean suite ingelesak, suite frantziarrak eta partitak (1722 eta 1730 bitartean idatziak)
  • Partita txirularentzat bakarrik
  • 4 suite orkestral

Horien artean Rush rock taldearen suite modernoak ere badaude: 2112 eta Hemispheres.

Erreferentziak

Kanpo estekak