Frantzisko Arregi

gipuzkoar arraunlaria

Frantzisko Arregi (Getaria) XIX. mende bukaerako euskal patroi handietako bat izan zen, Kontxako 3 Bandera irabazi baitzituen 1895 eta 1903 artean.

Frantzisko Arregi
Bizitza
JaiotzaGetaria, ?
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

1895ean aritu zen lehenengoz Getariako txopan patroi eta Kontxako Bandera irabazi zuen. urte polemikoa izan zen, Donostiako traineruei ez baitzitzaien utzi arrau egiten, hauen nagusitasunarengatik gainontzeko traineruak etortzera ausartuko ez ziren beldurrez. Hurrengo urtean berriz Kantauriko trainerurik onena izan zen, Bilbon eta Donostian bietan garaipena eskuratu baitzuen.

Hurrengo urteetan Getariak tarteka atera zuen trainerua eta 1900ko garaipenean ez zen Frantzisko Arregi patroi aritu, bai ordea 1903an. Orduan Donostia eta Getariaren arteko lehia izan zen eta Getariak ia 3 minututako aldea atera zuen.

Palmaresa

Ikus, gainera