Frau Im Mond

Frau im Mond (Emakumea Ilargian) zientzia-fikzio generoko 1929ko film mutua da, Fritz Langek zuzendua. Istorioa Langen andreak, Thea von Harbouk, idatzitako eleberrian oinarrituta dago (Die Frau im Mond, 1928). Lanak erakusten dituen efektu bereziak bikainak dira egin zen garairako, baina filmak ez zuen arrakasta handirik izan, ezta etekin handirik sortu ere. Aurreneko aldia da zineman hamarretik zerora zenbatzen agertzen dena, kohetea abian jartzean.

Frau Im Mond
Jatorria
Argitaratze-data1929
IzenburuaFrau im Mond
Jatorrizko hizkuntzaalemana
baliorik ez
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, film mutua, film dramatikoa eta arthouse science fiction film (en) Itzuli
Iraupena100 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fritz Lang
Gidoigilea(k)Thea von Harbou
Hermann Oberth
Fritz Lang


Antzezlea(k)
Klaus Pohl (en) Itzuli
Willy Fritsch (en) Itzuli
Gustav von Wangenheim
Gerda Maurus (en) Itzuli
Fritz Rasp (en) Itzuli
Gustl Gstettenbaur (en) Itzuli
Tilla Durieux
Karl Platen
Alexa von Porembsky (en) Itzuli
Margarete Kupfer (en) Itzuli
Gerhard Dammann
Edgar Pauly (en) Itzuli
Heinrich Gotho (en) Itzuli
Alfred Loretto (en) Itzuli
[[Kategoria:Klaus Pohl (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Willy Fritsch (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Gerda Maurus (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Fritz Rasp (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gustl Gstettenbaur (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Alexa von Porembsky (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Margarete Kupfer (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Edgar Pauly (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Heinrich Gotho (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alfred Loretto (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaFritz Lang
Bestelako lanak
MusikagileaWilly Schmidt-Gentner (en) Itzuli
Konstantin Tschet
Argazki-zuzendariaCurt Courant
Otto Kanturek (en) Itzuli
Oskar Fischinger
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIlargia

IMDB: tt0019901 Filmaffinity: 265602 Allocine: 3667 Rottentomatoes: m/woman_in_the_moon Allmovie: v55075 TCM: 490900 TV.com: movies/woman-in-the-moon Netlix: 70015663Edit the value on Wikidata

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mansfelt irakaslea konbentzituta dago ilargiko arroketan urrea dagoela, baina inork gutxik ez dio jaramonik egiten. Wolf Helius ingeniari gazteak, ordea, horretaz zer pentsatu badu eta ilargirako bidaia prestatzen hasten da. Turner gaizkileak, egitasmoaren berri izan bezain laster, kohetearen planoak lapurtzen ditu eta bidaian parte hartzea eskatzen du itzuliko baditu. Espedizioa abian jarriko da eta hara doaz hiru pertsonaia horiek eta Heliusen bazkidea den Windegger, honen andregaia Friede eta Gustav ezkutuko bidaiari gaztea. Iritsitakoan urrea topatzen dute, baina Turner eta Mansfelten arteko borroka hasi besterik ez da. Mansfelt hil egiten da, eta Turner geldiarazi nahian kohetearen oxigeno erreserbak hondatzen dituzte. Ezin dira denak etxera itzuli, guztientzako adina oxigenorik ez dago eta. Helius eta Friede ilargian geratuko dira.

Aktoreak

  • Willy Fritsch : Wolf Helius
  • Gerda Maurus : Friede Velten
  • Klaus Pohl : Georg Manfeldt irakaslea
  • Fritz Rasp : Walt Turner
  • Gustl Gstettenbaur : Gustav
  • Gustav von Wangenheim : Hans Windegger
  • Margarete Kupfer

Kanpo estekak