Fuenmayor
Fuenmayor Errioxako iparraldeko udalerri bat da. 2020. urtean 3.143 biztanle zituen. Ardogintza munduan ezaguna da.
Fuenmayor | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
municipality of La Rioja (en) | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Errioxa | ||||||||||
Izen ofiziala | Fuenmayor | ||||||||||
Posta kodea | 26360 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 26064 | ||||||||||
Herriburua | Fuenmayor | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°28′00″N 2°33′36″W / 42.466666666667°N 2.56°W | ||||||||||
Azalera | 34.29 km² | ||||||||||
Altuera | 433 m | ||||||||||
Mugakideak | Logroño, Navarrete, Cenicero, Eltziego, Guardia eta Lapuebla Labarka | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3.259 (2023) 32 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 95,04 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Tresses | ||||||||||
Matrikula | LO | ||||||||||
fuenmayor.org |
Geografia
Ebro ibaia eta N-232 errepidearen arteko eremuan kokaturik dago, Logroño hiriburutik 11 kilometro mendebaldera. Udalerriak 34 km2-ko azalera du eta 430 metrotako altuera[1]. Ibaiaren iparraldeko ertzean Lapuebla de Labarca herri arabarra dago.
Historia
Zeltiberiarren eta erromatarren aztarnak aurkitu izan dira Fuenmayorreko lurretan. Kontsulen garaian dagoeneko aipatzen da Varía edo Varegia izeneko lurraldean bazela asentamendu bat[2]. 567. urtean Leovigildo errege godoak Naiararen inguruko eremu osoa menperatu zuen.
Herriaren sorrera ez da zehazki ezagutzen. Kondaira batek dioenez Ramiro I.a Asturietakoaren ejerzitoko hiru kapitainek Clavijoko gudua irabazi eta itzuleran toki honetan gelditzea erabaki zuten oso lur emankorra zela iritzita, eta erregeak lur hauek eman zizkien gudua irabazten lagundu izanaren ordainetan[1]. Edonola ere Fuenmayorren aurreneko aipamena XI. mendekoa da, Estefania Foixkoa erreginak Naiarako monasterioaren esku uzten duen agirian agertzen da, beste hainbat tokirekin batera[1]. XVII. mendean Navarreteren menpe aurkitzen zen eta Fuenmayorko biztanleek 6.600 dukateren truke independentzia erosi zuen[1].
1784. urtean Fuenmayorko Francisco Tobía y Ubagoren etxean Real Sociedad Económica de La Rioja ilustrazio garaiko elkartea sortzeko hainbat bilera egin ziren. XIX. mendean upategi handiak eraiki ziren eta garapen ekonomiko handia izan zuen.
Ekonomia
Herria Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da "Errioxa Altua" azpieskualdean. 25 upategi ditu eta hainbat oso ezagunak dira ardogintza munduan[3].
Zurgintza eta keramika industria ere badu.
Biztanleriaren bilakaera
Ondasun nabarmenak
Kultura
Fuenmayorreko jaiegun nagusia Fiesta de Los Marchos da. Abenduaren 7ko gauean ospatzen da eta herri guztian suak pizten dira. Kondairaren arabera ohituraren jatorria Iberiar Penintsulako Gerran (1808-1814) dago. Tropa frantsesak Logroñon zeuden eta inguruko herri guztiak harpilatzea zuten helburu, tartean Fuenmayor. Fuenmayortarrek suak piztu zituzten herriko hainbat tokitan eta frantsesek dagoeneko erasotutako herria zela pentsaturik iparralderantz jarraitu zuten[9]. Dena dela inongo oinarri historikorik ez duen kondaira da.
Maiatzaren 1eko zubian "Festival Mariquitina's Day" ospatzen da La Tejera finkan. Ardoaren eta honen inguruko kultura ospatzen da hainbat ikuskizunen bidez; magia, ipuin kontaketak, poesia errezitaldiak, musika emanaldiak...[10]
Herritar ezagunak
- Daniel Aranzubia (1979- ), futbolaria
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Fuenmayorko Udalaren webgunea