Fuerteventura

Fuerteventura[1][2] Afrikako kostaldeko uharte bat da, Ozeano Atlantikoan kokatua, Espainiarena. Kanariar uharte handienetan bigarrena da; uhartediko hego-ekialdean dago. 89.680 biztanle zituen 2006an, eta 1.659 km2 ditu. Las Palmasko probintziaren barruan dago. Hiriburua Puerto del Rosario da.

Fuerteventura
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPico de la Zarza (en) Itzuli
Motauharte
Luzera98 km
Zabalera28 km
Azalera1.633 km²
Geografia
Map
Koordenatuak28°24′N 14°00′W / 28.4°N 14°W / 28.4; -14
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daKanariak
KokapenaOzeano Atlantikoa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaLas Palmas
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaMakaronesia

Toponimia

Tradizionalki, Fuerteventura izena bertan jotzen duten haize indartsuei egotzi zaio, gaztelaniazko fuerte viento (haize indartsua) esamoldetik. Era berean, ventura hitzak zoria ere esan nahi du, eta lotu izan da bertan egin zitekeen diruarekin[3].

Angelino Dulcerten 1339ko planisferioan izen horrekin agertzen da jada: «Forte Ventura», XIV. mendean zehar aldatu zen toponimia, elkarrekin idatzi zen arte. Gaur egungo teoriarik ezarrienak dio Antzinako Erroman Kanariek zuten izenetik datorrela: Fortunatae Insulae[4]. Plinio Zaharraren arabera uhartearen izena Planasia zen[5].

XV. mendean konkista baino lehen Erbania izena zuen, eta bi zatitan zegoen banatuta: Jandia eta Maxorata; hortik datorkio gaur egungo gaztelaniazko gentilizioa: majorero[6]. Uhartean maxo izeneko leku ugari ere badaude. Kolonizazioaren eraginez, jatorrizko guantxea galdu zen, eta gaur egun gaztelania hitz egiten da gehienbat. Hala ere, oraindik badira hainbat toponimo guantxe: Tuineje, Giniginámar, Tesejerague, Tefía, Triquivijate eta abar.

Geografia

Mendirik altuena Pico de la Zarza da (813m).

Klima

    Datu klimatikoak (Fuerteventurako aireportua, 25 m (1981–2010))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)28.530.834.038.036.841.643.041.037.936.534.829.543.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)20.621.022.222.924.125.827.327.827.526.124.022.024.3
Batez besteko tenperatura (ºC)17.617.918.919.520.622.524.024.624.422.920.918.921.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)14.714.815.516.017.119.120.821.521.219.817.715.917.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)8.08.08.09.511.613.014.015.015.012.010.59.08.0
Euria (mm)1416125100028132697
Euri egunak (≥ 1 mm)2.52.41.91.00.20.00.00.10.51.72.23.215.7
Eguzki orduak1901902332422802852942892462272031862836
Hezetasuna (%)68696865666769717273717169
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología[7]

Historia

Espainiarren aurreko garaia

Guise eta Ayoseren behatokia, Betancuriatik gertu.

Uharteko jatorrizko biztanleek, maxoek edo majoreroek, euren gaztelerazko bertsioan, bereber jatorria zuten. Uhartera, K. a. 1. milurtekoaren erdialdean iritsi zela pentsatzen da. Maxoen gizartea eredu tribal batean antolatzen da. Ekonomiaren oinarria abeltzaintza zen, eta landare-bilketarekin, arrantzarekin, itsaski-bilketarekin eta, beharbada, arkeologikoki dokumentatu gabeko nekazaritzarekin osatzen zen[8].

Europarrak iritsi aurretik uhartea bi erresuma indigenatan banatua zegoen, batzuk Guise erregearen jarraitzaileak eta beste batzuk Ayoserenak. Tribu hauen lurraldeak Maxorata (iparraldean) eta Jandia (hegoaldean) ziren, La Paredeko istmoan dagoen harresi batek banantzen zituen (oraindik partzialki kontserbatzen dena). Uhartearen antzinako izenak, Erbania, harresi honi erreferentzia egiten dio.

Uhartea Gaztelaren konkista gertatu baino askoz lehenagotik ezagutzen zen. Mallorcako, Aragoiko, Portugalgo edo Genovako merkatariek espedizioak egin zituzten, potentziek konkista eskubidea eztabaidatzen baitzuten.

Grabatu podomorfoak

Konkista eta kolonizazioa

Sakontzeko, irakurri: «Kanariar Uharteetako konkista»

Aro Modernoa

Aro Garaikidea

Udalerriak

Uhartea 6 udalerritan banatuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak