GBU-43 Massive Ordnance Air Blast bomb

GBU-43 MOAB, MOAB edo GBU-43 Massive Ordnance Air Blast bomb, herri hizkeraz Bonba Guztien Ama (ingelesez: The Mother Of All Bombs) detonazio diametro erraldoiko bonba mota ez nuklearra da.

GBU-43 Massive Ordnance Air Blast bomb
guided bomb (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaMcAlester Army Ammunition Plant (en) Itzuli
DiseinatzaileaAir Force Research Laboratory (en) Itzuli
Ekoizpen osoa17
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Zerbitzuaren hasiera2003
Sorrera2002
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Dimentsioak1,03 (diametro) × 9,1885 (luzera) m
Masa9.550 kg

2003an Albert L. Weimorts, Jr. zientzialariak AEBetako Armadarentzat garatu zuen, inoiz ekoiztu den bonba ez nuklear boteretsuena izateko asmoz. Lockheed C-130 Hercules karga-hegazkin batetik jaurtikia izateko diseinatua dago.

2007an Errusiak Bonba Guztien Aita delako bonba termobarikoa jaurti zuen, herrialde honetako gobernuaren arabera, MOAB bonba baino lau aldiz boteretsuagoa zena.

2017ko apirilaren 13an Afganistanen jaurtia izan zen, ekintza honek gaurdaino gerra batean inoiz jaurti izan den bonba ez nuklear konbentzional boteretsuena bilakatu zuen.

Kanpo estekak