Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena

GNS-9 kodeen zerrenda» orritik birbideratua)

Gaixotasunen eta horiekin lotutako osasun-arazoen nazioarteko sailkapen estatistikoa (edo Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, GNS-10) eritasunak sailkatzeko irizpideak edo kodeak eskaintzen dituen Munduko Osasun Erakundeak paratutako nazioarteko sailkapena da. Ingelesez argitaratzen da International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems (ICD-10) izenpean, azken berrikuste nagusia 1992an izan zelarik. Euskal Herrian UZEIk euskaratu zuen eta 1996an argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak. Sarean eskuragarri aurki daiteke .txt formatuan.

Sailkapena

KapituluaKodeakIzenburua
IA00-B99Gaixotasun infekzioso eta parasitario batzuk
IIC00-D48Neoplasiak
IIID50-D89Odoleko eta organo odol-sortzaileetako gaixotasunak eta immunitate-mekanismoari dagozkion asaldura batzuk
IVE00-E90Gaixotasun endokrino, nutrizional eta metabolikoak
VF00-F99Buru-nahasteak eta portaeraren asaldurak Trastorno mentalak eta portaeraren trastornoak
VIG00-G99Nerbio-sistemako gaixotasunak
VIIH00-H59Begietako eta anexuetako gaixotasunak
VIIIH60-H95Belarriko eta mastoide apofisiko gaixotasunak
IXI00-I99Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak
XJ00-J99Arnas aparatuko gaixotasunak
XIK00-K93Digestio-aparatuko gaixotasunak
XIIL00-L99Larruazaleko eta larruazalpeko ehuneko gaixotasunak
XIIIM00-M99Sistema muskulu eskeletikoaren eta ehun konektiboako gaixotasunak
XIVN00-N99Sistema genitourinariko gaixotasunak
XVO00-O99Haurduntza, erditzea eta puerperioa
XVIP00-P96Jaiotza inguruko denboraldian sortutako egoera jakin batzuk
XVIIQ00-Q99Sortzetiko malformazioak, deformazioak eta kromosoma-anormaltasunak
XVIIIR00-R99Sintomak, zeinuak eta emaitza kliniko eta laborategiko anormalak, beste inon sailkatu gabeak
XIXS00-T98Lesio traumatikoak, intoxikazioak eta kanpoko arrazoien beste ondorio jakin batzuk
XXV01-Y98Erikortasun eta hilkortasunaren kanpoko arrazoiak
XXIZ00-Z99Osasun-egoeran eragina duten faktoreak eta osasun-zerbitzuekin edukitako kontaktua
XXIIU00-U99Egoera berezietarako kodeak

Oharrak

Euskaraz 1996an argitaratutako GNS-10ren itzulpena erabili da artikulu honetan. Hizkuntza eta bereziki lexikoari dagokionez ahalik eta aldaketa murritzenak egin dira 96eko itzulpenari fidelen manten dadin. Egon daitezkeen ezberdintasunak ortografiari (eta zenbaitetan lexikoari) dagozkie soilik eta sailkapena Hiztegi Batuak jasotako adierei doi dadin egin dira (adib. inmunologia beharrean immunologia).

Egindako zenbait aldaketa:

  • external causes kasu guztietan kanpo arrazoi bezala itzuli da eta ez kanpoko arrazoi, kanpo (ko) kausa, etab. bezalaxe.
  • Jaiotinguruko denboraldian beharrean jaiotza inguruko denboraldian erabili da, perinatal Elhuyar Hiztegian agertzen den arren Hiztegi Batuak jasotzen ez duelako eta Euskaltermen adiera nagusia jaiotza inguruko denboraldia baita.
  • puerperium itzultzeko erdiberriaroa erabili beharrean puerperioa erabili da, lehena ez baita Hiztegi Batuan zein Elhuyar hiztegian jasotzen, puerperioa ordea ohikoa da hizkuntza teknikoan eta Elhuyarrek jasotzen du.
  • genito-urinarioko beharrean genitourinarioko erabili da eta muskulo-eskeletikoaren ordez muskulu eskeletiko.
  • Trastorno mentalak ordez Hiztegi Batuan jasotzen den buru-nahasteak erabili da.

Kanpo estekak