GOR Diskak

GOR Iruñean (Nafarroan) 1991n sortutako diskoetxea da. Harrezkero, Euskal Herriko zein Espainiako rock independentea bultzatzen saiatu dira, euskaraz zein gaztelaniaz abestuta. Haiekin lan egiten duten musika taldeek rockaren baitan aurki daitezkeen estilo anitzak jorratzen dituzte: punka, ska, heavya, popa, rocka, dance, egungo metala...

GOR
Sortze urtea1991
EgoeraAktiboa
BanatzaileaGor Banaketak
Generoa(k)punk
ska
heavy
pop
rock
dance
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
KokapenaIruñea, Nafarroa
Webgune ofizialahttp://www.gordiscos.com/index.php?hizk=eu

Diskoetxe honek Euskal Herriko talde ospetsuenetako batzuekin egin du lan, Berri Txarrak edo Skalariak kasu. Baina, aldi berean, mota guztietako rock talde gazte frankori lagundu die lehendabiziko ataletan. Izan ere, azken urteotan Iruñerrian rock talde andana sortu dira.

Haren jarduera lau ataletan banatzen da:

  • Diskoetxea: Gor Diskak
  • Management: Gor Kontratazioa
  • Banakuntza: Gor Banaketak
  • Argitaletxea: Jarauta Musika Edizioak

2023ko maiatzaren 8an, Patxi Goñi diskoetxeko arduradunak iragarri zuen erretiroa hartuko zuela eta, ondorioz, urte horretako udazkenean itxiko zutela konpainia.[1][2]

Musika taldeak

Album batzuk

Hauek dira GOR diskoetxeak argitaratutako album batzuk:[3]

TaldeaIzenburuaUrtea
Berri TxarrakLibre ©2003
Berri TxarrakIkasten1999
Berri TxarrakEskuak/Ukabilak2001
Berri TxarrakBerri Txarrak (diskoa)1997
ExkixuExkixu1993
ExkixuGaua heldu orduko1995
JousilouliPrest (Jousilouli)2000
Ken ZazpiGelditu denbora2005
Ken ZazpiBidean2003
La Polla RecordsY ahora qué?1983
La Polla RecordsCarne para la picadora1996
La Polla RecordsEn turecto1998
Lendakaris MuertosSe habla español2006ko maiatzaren 1a
Lendakaris MuertosLendakaris Muertos2005ko otsailaren 1a
Lendakaris MuertosDirecto a los güevos2009ko abenduaren 1a
Lendakaris MuertosVine, vi y me vendí2008ko otsailaren 25a
Manolo KabezaboloYa hera ora1995
SkalariakSkalariak1997

Erreferentziak

Kanpo estekak