Stupenda Jones

Euskal musika taldea

Stupenda Jones Olazti eta Altsasuko gazteek sorturiko punk rock taldea da. Euskaraz eta gazteleraz kantatzen dute.

Stupenda Jones
Datuak
JatorriaOlazti, (Nafarroa)
Musika motapunk rock
Urteak2003 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gor, Maldito Records
Taldekideak
Jon Morcillo
Xabi Zelaia
Javier Santano
Lehengo taldekideak
Iñaki Aldabe
Badok: stupenda-jones Musikasten: stupenda-jones

Ibilbidea

Taldea 2003an sortu zuten Olazti eta Altsasuko lau gaztek eta lehenengo abestiak Brigada Criminal taldearekin batera grabatu zituzten Osti Bi izeneko disko elkarbanatuan. Stupenda Jonesek sei abesti osatu zituen lan horretan.

2006 bukaeran diska berria atera zuten, oraingoan bakarrean, Etorkizuna lehertu izenekoa. 2008an Iñakik taldea utzi zuen eta Xabi Zelaiak gitarra utzi eta baxua hartu zuen. Ordutik aurrera hirukotea izan da taldea.

Taldekideak

  • Jon Morcillo - gitarra eta ahotsa
  • Xabier Zelaia - baxua
  • Javier Santano - bateria

Diskoak

  • Osti Bi (2004, Gor) - Brigada Criminal taldearekin batera
  • Etorkizuna lehertu (2006, Gor)
  • Hiru (2010, Maldito Records)

Kanpo estekak