Gaitu (proiektua)

Gaitu adimen artifizialari euskara irakasteko proiektua da, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak bultzatua[1]. 2023an sortu zen Common Voice proiektuaren parte gisa[2][3].

Gaitu (proiektua)
Jatorria
Argitaratze-data2023
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
gaitu.eus

Eginkizunak

Gaitu proiektuaren webguneak bi eginkizun proposatzen dizkie parte-hartzaileei:

  1. idatzita dauden esaldiak ozenki irakurtzea;
  2. besteek grabatutako esaldiak balioztatzea[4].

Euskaldun guztiek parte har dezakete Gaitu proiektuan, genero, adin, azentu, euskalki edo hizkuntza maila edozein izanda ere, eta euskaraz irakurtzeko gaitasuna besterik ez da behar[5].

Historia

Gaitu proiektua 2023ko urriaren 2an aurkeztu zen Donostiako Tabakalera zentroan[1][2]. Ekitaldi hartan parte hartu zuten, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteordeak[1].

2023ko azaroaren 22an, Euskal Irrati Telebistak Gaitu eguna antolatu zuen[6].

2023ko abendurako, Common Voice sistemako 205 hizkuntzetatik, euskara 17. tokian zegoen, persiera eta italiera aurreratuz, eta 8.000 parte-hartzaile baino gehiagok 172.017 esaldi (487 ordu) grabatu zituzten[5].

Gaitu proiektuari eskainitako ekitaldiak Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan egin ziren. Hona hemen horietako batzuk:

Gaur egun, proiektuaren arazoetako bat genero desoreka da, parte hartzaileen artean emakume askoz gutxiago baitaude, gizon baino[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak