Garona

Garona[1] (frantsesez: Garonne; gaztelaniaz, katalanez eta okzitanieraz: Garona, latinez: Garumna edo Garunna), Aranen sortu eta hego-mendebaldeko Frantzia zeharkatzen duen ibaia da. Estuarioa alde batera utzita, 575 kilometroko luzera du[2].

Garona
Datu orokorrak
MotaIbai nagusi
Luzera647 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°37′04″N 0°58′08″E / 42.6178°N 0.9689°E / 42.6178; 0.9689
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera56.000 km²
Arro hidrografikoaGaronne basin (en) Itzuli
Bokalea
()
Gironda (Bayon-sur-Gironde)

Izenaren jatorria

Izena latinezko Garumnatik dator. Aldi berean, latinezko izen hori zahar-akitanieratik omen zetorren. Izan ere, hizkuntza horretan, «harri» esan nahi duen kar hitza izenean aurki daiteke; -ona atzizkiak aurreindoeuropar hizkuntza batean «ibai», «erreka» esan nahi du, Sena, Saona edo Dordoina ibaien izenetan bezala.

Geografia

Maladeta mendigunean du iturburua, Espainiako Erdialdeko Pirinioetan; Arango haranetik igarotzen da, bi adarretan (Garona de Ruda eta Garona de Joeu) eta 48 km egin ondoren sartzen da Frantzian. Tolosatik aurrera eratzen du Akitaniako arroa. Agendik eta Bordeletik igarotzen da gero; Dordoina ibaiarekin batera Girondako estuarioa eratzen du eta Ozeano Atlantikora isurtzen da[3].

Ibaiadar nagusiak

Ibaiaren ibilbidea jarraituz:

  • Gers
  • Baïse
  • Lot
  • Dropt
  • Ciron
  • Gat mort
  • Devèze
  • Jalle de Blanquefort

Zeharkatutako udalerri nagusiak

Hidrometria

Garonaren emaria 76 urtez, 1913-1988 bitartean, neurtu da Le Mas-d'Agenaisen [4]. Gune horretan, drainatutako eremuak 52.000 km² ditu, arro osoaren % 95. Urteko batez besteko emaria 631 m³ segundoko da. Emari handiena otsailean du (1.030 m³/s), eta txikiena abuztuan (190 m³/s).

Garona ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Le Mas-d'Agenaisen neurtuak
Datuak: 1913 eta 1988 artean

Erreferentziak

Kanpo estekak