Gary Rossington

Gary Robert Rossington (Jacksonville, Florida, 1951ko abenduaren 4aMilton, Georgia, 2023ko martxoaren 5a) estatubatuar musikari eta egile abeslaria izan zen, Lynyrd Skynyrd Southern rock taldeko kidea.

Gary Rossington

Bizitza
JaiotzaJacksonville1951ko abenduaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMilton2023ko martxoaren 5a (71 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ezezaguna
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea eta musikagilea
Genero artistikoaSouthern rock
Musika instrumentuagitarra
DiskoetxeaMCA Records

IMDB: nm0744393 Spotify: 338SNSrln9qPW6qsK2nePl Musicbrainz: 15a5032b-70f2-4c00-bab9-5072b6fbba02 Songkick: 2052041 Discogs: 468032 Allmusic: mn0000185494 Find a Grave: 250176714 Edit the value on Wikidata

Beisbol zalea The Rolling Stones entzun ondoren, musikan aritzea erabaki zuen. Beisbolean jokatuz Ronnie Van Zant eta Bob Burns ezagutu zituen eta elkarrekin musika talde bat osatu zuten Allen Collins gitarristarekin eta Larry Junstrom baxu jotzailearekin. Hainbat izen izan ondoren, taldeak Lynyrd Skynyrd izena hartu zuen 1969an. Taldeko gitarra-jotzailea izan zen Gibson Les Paul bat erabiliz.

Rossingtonek hezur haustura larriak izan zituen 1977ko urriaren 20ko hegazkin-istripuan. Istripuan taldeko hiru kide hil ziren, haien artean Ronnie Van Zant laguna.

Lynyrd Skynyrd taldean jo zuen hil arte eta, gainera, 1980an Allen Collinsekin batera Rossington Collins Band taldea sortu zuen.

Rossington izan zen Lynyrd Skynyrden jatorrizko kideen artean bizirik atera zen azkena.