Gavà

Gavà Kataluniako udalerria da, Baix Llobregat eskualdean eta Bartzelonako probintzian kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 45.994 biztanle zituen. 30,76 km²-ko azalera du.

Gavà
Gavà
Kataluniako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBaix Llobregat
AlkateaGemma Badia Cequier (en) Itzuli
Izen ofizialaGavà
Jatorrizko izenaGavà
Posta kodea08850
INEk ezarritako kodea08089
HerriburuaGavà (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°18′26″N 2°00′14″E / 41.307222222222°N 2.0038888888889°E / 41.307222222222; 2.0038888888889
Map
Azalera30.76 km²
Altuera9 m
MugakideakSant Climent de Llobregat, Viladecans, Castelldefels, Sitges eta Begues
Demografia
Biztanleria47.593 (2023)
619 (2022)
alt_left 23.895 (%50,2) (%48,1) 22.876 alt_right
Dentsitatea1.547,24 bizt/km²
Etxebizitzak37
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakOlocau
MatrikulaB
Hizkuntza ofizialakatalan
gavaciutat.cat

Geografia

Gavamar edo Gavàko hondartza.

Gavà udalerriak hondartza, herrigunea nahiz basogunea eta mendia ere baditu. Bertan 4 kilometro luze dituen hondartza (pinudi eta duna bat daudelarik), Garrafeko Parke Nazionala, eta Historiaurreko mehatzeak eta hainbat eraikin historiko dauden herrigune bat ere kokatuta daude.

Gavà udalerria Bartzelona hiriburua eta Bartzelonako aireportutik kilometro gutxira dago. Denera 30,90 kilometroko azalera du, bertan 45.000 biztanle inguru bizi dira, eta bere eremua Llobregateko itsasadarretik Ponent mendilerrora doa, azken hauek Garrafeko mendikatearen azken mendiak direlarik.

Gavà hiria zabaldi batean (itsas mailan 9 metroko garaieran dago) eta Les Ferreres mendilerroaren (134 m) itzalpean dago. Ekialdetik Sant Climent de Llobregat eta Viladecans udalerriekin mugatzen du (Riera de Sant Llorenç kalean), eta mendebaldetik berriz Castelldefels eta Sitges udalerriekin, aldiz iparraldetik Begues udalerriekin mugatzen du.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
190019101920193019401950196019701981199120012009
1.8241.9392.3864.8366.3026.87315.33723.83433.62435.20439.81545.994

Ekonomia

Udalerri honetako ekonomia jarduera nagusiena zerbitzuena da, industriak jarraitzen diolarik. Les Sorres izeneko eremuan ere nekazaritzak garrantzia badu, azken hau Gavàn urtero ospatu ohi den Zainzurien Azokan isladatzen delarik, kalitate handiko produktu hau udalerri honetako baratzetan leku nabarmena du.

Leku interesgarriak

  • Gavàko Museoaren Lorategi Botanikoa
  • Historiaurreko mehatzeak
  • Eramprunyà gaztelua
  • Sant Miquel baseliza
  • Bruguers baseliza
  • Bruguers auzoa
  • Hervás Amezcua Arte Fundazioa

Iruditegia

Herritar ezagunak

  • Àngel Edo Alsina (1970), txirrindularia.
  • Marc Grau, konposatzailea, gitarrajolea eta musika ekoizlea.
  • Pere Mora Artal, eskubaloiko fisioterapeuta.
  • Xavier Pascual Vives (1972), saskibaloiko entrenatzailea.
  • Candela Peña (1973), aktorea.
  • Víctor Valdés (1982), futbolaria.

Ikus, gainera

Kanpo estekak