Valentzia

Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Valentzia (argipena)».

Valentzia[1] (valentzieraz València, gaztelaniaz: Valencia) Valentziako Erresuma, Valentziar Herrialdea eta Valentziako Erkidegoa izeneko errealitate historiko, nazional eta administratiboetako hiriburua da; hiri nagusia izanik, guztiei izena ematen die. Horren ondorioz izen bereko probintziako eta Horta eskualde naturaleko hiriburua ere bada, baita azken horren barruan sortutako lau eskualdeetako bat osatu ere, besteak Horta Nord, Horta Sud eta Horta Oest direla; beraz, Valentziar Herrialdeko hiri-eskualde bakarra da. Biztanle kopuruan udalerria (809.267 2010ean) eta bere metropoli eremua (1.738.690) espainiar estatuko hirugarrenak eta Katalan Herrietako bigarrenak dira.

Valentzia
València
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakValentziako eskualdea
AlkateaMaría José Catalá (en) Itzuli
Izen ofizialaValència
Valencia
Jatorrizko izenaValència
Posta kodea46000
INEk ezarritako kodea46250
HerriburuaCity of Valencia (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak39°28′12″N 0°22′35″W / 39.47°N 0.3764°W / 39.47; -0.3764
Map
Azalera134.65 km²
Altuera15 m
MugakideakAlbal, Albalat dels Sorells, Alboraia, Albuixec, Alfafar, Alfara del Patriarca, Almàssera, Benetússer, Bétera, Bonrepòs i Mirambell, Burjassot, Catarroja, Foios, Godella, Massalfassar, Massamagrell, Massanassa, Meliana, Mislata, Montcada, Museros, Paiporta, Paterna, Picanya, Quart de Poblet, Rocafort, Sedaví, Silla, Sollana, Sueca, Tavernes Blanques, Vinalesa eta Xirivella
Demografia
Biztanleria807.693 (2023)
15.201 (2022)
alt_left 419.922 (%52) (%47,1) 380.293 alt_right
Dentsitatea5.998,46 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. 138
Telefono aurrizkia96
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakMainz, Bolonia, Valentzia, Odesa, Veracruz, Guangzhou, Chengdu, Xi'an, Dallas eta Kolomyia (en) Itzuli
MatrikulaV
Hizkuntza ofizialakatalan eta gaztelania
valencia.es

Hiriari ematen zaizkion beste izenak Cap i Casal ("hiriburua") edota "Turiako hiriburua" dira.

Geografia

Valentziako alde zaharra Turia ibaiaren ondoan zegoen, ibaiaren hegoan, baina 1985an Turia bidea besteratu zuten, uholdeak ekiditeko. Gaur egun, ibaia hiriaren hegoan itsasoratu da.[2] Ibaiaren antzinako bidea bederatzi kilometro luze parke bihurtu da.[3]

Valentziako Albufera Valentziako udalerrian dago, Pobles del Sud distrituan. Natura parkea eta inguru heze zabala da.

Klima

    Datu klimatikoak (Valentzia)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)16.117.218.720.222.826.229.129.627.623.619.516.822.3
Batez besteko tenperatura (ºC)11.512.613.915.518.422.124.925.523.119.114.912.417.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)7.07.99.010.814.117.920.821.418.614.510.48.113.4
Pilatutako prezipitazioa (mm)36323537342391951745152454
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)43455312454544
Eguzki orduak1691692122292562713142852372011671502660
Iturria: World Meteorological Organization (UN),[4]

Auzoak

Valentziako auzoak barrutika
Ciutat Vellala Seu - La Xerea - El Carme - el Pilar - el Mercat - Sant Francesc
EixampleRussafa - el Pla Del Remei - Gran Via
Extramursel Botànic - la Roqueta - la Petxina - Arrancapins
CampanarCampanar- Tendetes - el Calvari - Sant Pau
la SaïdiaMarxalenes - Morvedre - Trinitat - Tormos - Sant Antoni
el Pla del ReialExposició - Mestalla - Rei Jaume - Unibertsitate Hiria
OliveretaNou Moles - Soternes - Tres Forques - la Fontsanta - la Llum
PatraixPatraix - Sant Isidre - Vara de Quart - Safranar - Favara
Jesúsla Raiosa - l'Hort De Senabre - la Creu Coberta - Sant Marcel·lí - Camí Reial
Quatre CarreresMontolivet - la Font d'En Corts - Malilla - la Fonteta de Sant Lluïs - Na Rovella - la Punta - Arte eta Zientzien Hiria
Poblats Marítimsel Grau - el Cabanyal-el Canyamelar - la Malvarrosa - Beteró - Natzaret
Camins al GrauAiora - Albors - la Creu del Grau - Camí Fondo - Penya-roja
Algirósl'Illa Perduda - Ciutat Jardí - l'Amistat - la Vega Baixa - la Carrasca
BenimacletBenimaclet- Camí de Vera
RascanyaOrriols - Torrefiel - Sant Llorenç
BenicalapBenicalap - Ciutat Fallera
Valentziako herriak
Pobles del NordBenifaraig - Poble Nou - Carpesa - les Cases de Bàrcena - Mauella - Massarrojos - Borbotó
Pobles de l'OestBenimàmet - Beniferri
Pobles del SudForn d'Alcedo - Castellar-l'Oliveral - Pinedo - el Saler - el Palmar - el Perellonet - la Torre - Faitanar

Historia

K.a. 138 urtean erromatarrek Valentzia ireki zuten. XI. mendean, Valentziako taifaren hiriburua zen.[2]

1238an, Aragoiko errege Jakue I.a Konkistatzaileak hiria hartu zuen, eta Valentzia Valentziako erresumaren hiriburua zen.[2]

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900192019401950196019701981199120012008
215.687247.281454.654503.886501.777648.003744.748752.909738.441814.208

Kirola

Valenziako Erkidegoko Itzulia bertan amaitzen da. Urte askotan, azken etapa hirian irteera eta helmuga izan du. Bertan irabazi dute Eddy Merckx handia, Txomin Perurena, Bernard Hinault, Alex Zulle, Tadej Pogacar, besteak beste.

Jaiak eta ospakizunak

Martxoan "Fallak" izeneko jai ezagunak ospatzen dituzte hirian.

Hiri senidetuak

Valentzia ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Valentziar ospetsuak

Iruditegia

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak