Gema Lasarte

ikertzailea

Gema Lasarte Leonet (Errenteria, Gipuzkoa, 1962) euskal idazle eta irakasle feminista da.

Gema Lasarte

Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: gema-lasarte-leonet Literaturaren Zubitegia: 257

Ibilbidea

Literatura Zientzietan doktoretza lortu zuen Pertsonaia protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean tesiarekin [1]

Literaturaren Didaktikako irakaslea EHUn, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean.[2] Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Hezkidetza Batzordeko arduraduna lanetan aritua izan da.[3]

Irakurzaletasuna, umeen irakurmen garapena, euskal idazleen lanak genero-ikuspegitik behatu eta hezkidetzaren inguruko gaiak aztertu ohi ditu bere ikerketetan.

"Neurtuak ditugu eguneroko eginkizunak

neurtuak ditugu eguneroko minutu bakoitzaren

pentsamenduak.

Oraintxe hor goian ari zatzaizkit nire

bart arratseko amets erotikoaren zabaleroa

neurtzen.

Ez dut nahi, ez dut bizitza honen erroiloetaz

solas gehiagorik nahi. Bizitzaren abiadak larrutsik

harrapatu nau eta beldur naiz"[4].

Berrian idazten du.[5]

Lanak

Poesia

  • Hitz antzuen azokan (1985, Susa) [6][7]
  • Feminist agenda : euskal narratiba garaikidean [8]

Artikuluak

  • 2019, Emakume bertsolariak ezagutzen.[9]
  • 2019 Women bertsolaris Reclaiming the past And singing the present. [10]
  • 2019, El significado y la evolución del término “coeducación” con el cambio de siglo el caso de los centros escolares de Vitoria-Gasteiz.[11]
  • 2018, La mirada coeducativa en la formación del profesorado.[12]
  • 2015, El cuerpo maltratado, sinécdoque de la violencia de género en la literatura vasca.[3]
  • 2014 Leyendo el género Mariasun Landa.[13]
  • 2014 Maskulinitate berriak euskal literaturanirakurketa proposamen bat.[14]
  • 2013 Genero eta sexuaren berridazketaItxaro Borda eta polizia eleberrien kasua.[15]
  • 2010 Amatasunaren gaineko diskurtsoak euskal eleberrigintza garaikidean.[16]
  • 2010 Genero indarkeria euskal literaturan.[17]

Lankidetzak obra kolektiboetan

  • 2014, Haurra irudien mundura modu neurtu batean sartzeko gonbitea.[18]
  • 2011, Gestión de la mirada normativa en la didáctica de la literatura infantil y juvenil.[19]
  • 2012, El poder de las imágenes y la didáctica de la identidad.[20]

Erreferentziak

Kanpo estekak