Gernika (opera)

Gernika Francisco Escuderoren lau aktoko opera da, Luis Iriondoren ideian oinarritua. Libretoa Karmelo Iturria eta Augustin Zubikaraik idatzi zuten[1]

Gernika (opera)
Jatorria
Estreinaldi-data1987ko apirilaren 25a
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
LibretistaAugustin Zubikarai
Bestelako lanak
MusikagileaFrancisco Escudero

Historia

1979 eta 1985 artean konposatu zen Donostian, Zarautzen eta Gernikan. 1987ko apirilaren 25ean kontzertu bertsioan estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian Gernikako bonbardaketaren 50. urteurreneko oroimenaren baitan[2].

2008an Euskadiko Orkestrak diskoan grabatu zuen[3].

2009ko abuztuaren 26an Euskadiko Orkestra eta Bilboko Koral Elkarteak berriro aurkeztu zuten kontzertu bertsioan Donostiako Musika Hamabostaldian[4], bakarlari hauekin: Ana María Sánchez (Gernika), Gustavo Peña (Gogor), Alfonso Echevarría (aitona), Federico Gallar (Podio), Fernando Cobo (Publio)[5].

2017ko apirilean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan operaren eszenen hautaketa bat aurkeztu zen, bakarlari hauekin: Carmen Solís (Gernika), Federico Gallar (Podio), Gustavo Peña (Gogor), Fernando Latorre (aitona), Miguel Ángel Arias (erregea)[6][7][8].

Pertsonaiak

PertsonaiaTesituraEstreinaren antzezle-zerrenda[2]
GernikasopranoMaría Luisa Castellanos
GogortenorAntonio Barasorda
PubliotenorKoldo Villar
AitonabaritonoJuan Galindo
PodiobaxuAlfonso Etxebarria
ErregeabaxuPeter Vassiliev-Petrov
tenorJesús Arranz
baxuFernando Cobo

Erreferentziak

Kanpo estekak