Gidoi

Gidoia (Heg.)[1][2], konta-haria[2] edo gertakizuna[2][3][4], komiki gehienek, film gehienek eta telesaio eta irratsaio askok oinarritzat hartzen duten testu-tipo bat da. Hari-idazleek asmatzen dute film edo irratsaioaren trama eta testu batean idazten dute zer gertatuko den, nola, non, etab. Pertsonaien arteko elkarrizketak izaten dira konta-harietako parte garrantzitsua. Horretaz gain hari-idazleek kontalari baten edo batzuen off-ahotsa eta beste hainbat baliabide erabil ditzakete.

Brasilgo telenobela bateko hari-zatia, non mozketa bat proposatzen den (zentsura ariketa, alegia)

Teknikak

Konta-hariak idaztea teknika berezkoa da, berezko ezaugarri dituena beste idazkuntza batzuen aldean. Ikasketak egiten direnean hainbat gauza aztertzen dira formaren alderditik, hala nola eskaleta, eszenaren barne-egitura edo elkarrizketak egituratzeko moduak[5].

Beste lanketa-puntu batzuk kontakizunak egituratzeari buruzkoak dira. Esate baterako, zinema-eredu klasikoenetan, Bordwell eta Thomsonen ildoak betetzen direla esan ohi da[6]:

  • Ekintza pertsonaia indibidualen erabakietatik bideratzen da. Pertsonaiak dira akzioaren kausa.
  • Pertsonaien arrazoi psikologikoetan ardazten da kontakizuna: erabakiak, premiak, izaerak...
  • Pertsonaiaren nahia da istorioaren motor nagusia, pertsonaiak helburu bat lortzeko duen grina.

Beste paradigma narratibo bat Syd Field hari-idazleak proposaturikoa da[7]:

  • Lehen ekitaldia, aurkezpena.
  • Bigarren ekitaldia, gatazka.
  • Hirugarren ekitaldia, argipena.

Ekitaldi batetik bestera igarotzean, plot points edo biratze-puntuak gertatu behar dira Fieldsen iritziz.

Fieldsen ideien gainean lan egin duen beste bat Linda Seger da, eta honek elementu pare baten garrantzia azpimarratzen du: Pizgarria (pisuzko ekintza bat, edo istorioaren barneko fase garrantzitsu bat hasten den unea), eta klimaxa, ekintza argitzen den unea, bilbearen punturik gorena. Klimax adibide onak lirateke: Hilketa bat, heriotza, misterio bat argitzen den unea...[6]

Antzerki-haria

Antzerki-haria, istorio-haria edo libretoa antzezlan baten egileak idazten duen liburuxka da, libreto-multzoaren ohiko izena, antzezlan dramatiko baten edo musikal baten testua jasotzen duena da, jendaurrean antzezteko idatzia, eta, ziur aski, kasuak antzezle eta antzerki-taldeko beste kide batzuentzako ohar eta jarraibideekin.

Antzerki-harien motak

  • Antzezlearen konta-haria edo pertsonaiaren konta-haria.
  • Zuzendariaren konta-haria, agerraldi-zuzendariaren hari teknikoa.
  • Oroitarazlearen liburua, hari tekniko mota bat da.
  • Argi-libretoa, argiztatzaileen hari teknikoa.
  • Jantzi-libretoa, jostunentzat eta eszenografia-tresnaren zenbait alderdirentzat.
  • Sarrera-emailearen libretoa, sarrera-emaileren liburu teknikoa.
  • Tresneriaren libretoa.

Konta-hariaren atalak

Konta-hari batek hiru atal ditu:

Konta-haritik antzezpenera

Konta-haria antzezpen bihurtzeko, ez bakarrik saioak dira beharrezkoak. Teknika erabilia da italiar mahaiarena (gaztelaniaz mesa italiana esaten da[8]) edo read-through delakoa (ingelesezko terminoa), non antzezleak hari-idazleekin eta ekoizpen zein zuzendaritza taldeko beste langile batzuekin biltzen diren, mahai baten inguruko lan-saioan, konta-hariaren irakurketa kolektiboa egiteko[9].

Gidoiak idazteko softwarea

Gidoiak idazteko edozein testu prozesadore erabil daiteke, hala ere, gidoiak propio idazteko softwarea ere garatu egin da. Enpresa batzuek online zerbitzuak eskaintzen dituzte, beste batzuek deskargatzeko softwarea... Hona zerrenda bat[10][11][12][13][14]:

  • Arc; Arc Studio; Arc Studio Pro
  • Casuality
  • Celtx
  • DramaQueen[15]
  • DubScript
  • Fade In
  • Final Draft 10
  • Highland 2
  • KIT Scenarist
  • Milanote
  • Movie Magic Screenwriter
  • Page 2 Stage.
  • Prewrite
  • Scrivener
  • Slugline
  • Squibler
  • Storyist (Mac OS)
  • Story Touch
  • StudioBinder
  • Trelby
  • WriterDuet (online)[16]


Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo-estekak